Mugaz-gaindiko Gida

Mugaz gaindiko gidak herritarrentzat, enpresentzat, kirolaren eta garraioaren alorrerako.

Mugaldeko enklabeetako, eta zehazki Bidasoa Txingudiko egoiliarrei eta enpresei laguntza ematea beren eguneroko bizimoduko egoerei aurre egiterakoan; horixe da CITICOOP proiektuko bazkideek beren azterlanei begira markatutako helburua.

Ekimena EHU-UPV-ko Zuzenbide Fakultateak, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak, Iuris Muga Mugaz Gaindiko Zuzenbide Behatokiak, Bidasoa bizirikek eta Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak elkarrekin gauzatutako lankidetzaren ondorioz sortu zen, alor juridikoko profesionalentzat eta, oro har, herritarrentzat, prestakuntza, kontsulta, aholkularitza eta lankidetza tresna berriak sortzearren eta horrela muga-inguruetako biztanleriaren bizi-kalitatea eta enpresen garapena hobetzearren.

2012an hasitako lana aurten amaitu dute, deskarga daitezkeen hainbat ikerlan argitaratuz:

• Europar nazionalitateko hiritarrentzako mugaz gaindiko gida. Bidasoa-Txingudin bizitzea eta lan egitea. Mugaz gaindiko langileak.

• Enpresetarako mugaz gaindiko gida. Bidasoa-Txingudin bizitzea eta lan egitea. Merkatuak zabaltzea.

• Arriskuen estaldura mugaz gaindiko kirol ekitaldietan.

• Garraioaren sektorea finkatzea Europa mailan. Frantzia eta Espainia arteko mugaz gaindiko errepidezko merkantzien garraioa dela eta sortzen diren adostasun eta distortsio puntuak.

• Nazioarteko ondorengotzari buruzko 2012ko uztailaren 4ko araudiaren arabera aplikagarria den legearen gaiari dagokion azterketa.

• Prozesuaren prozedura – Mugaz gaindiko epaiak betearaztea

Informazio gehiago: www.iurismuga.com.

CITICOOP, oztopoak gainditzea, aurrera egiteko elkarrekin jardutea, POCTEFA – Europar Batasuneko Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde Lankidetzako Programak guztien laguntzaz finantzatua da( HYPERLINK "www.poctefa.eu" )

CITICOOP

logos citicoop

HIRITARRAK

HIRITARRAK

Europarentzako mugaz gaindiko gida. Bidasoa-Txingudin bizitzea eta lan egitea. Mugaz gaindiko langileak.

Informazio gehiago

ENPRESAK

ENPRESAK

Enpresetarako mugaz gaindiko gida. Bidasoa-Txingudin bizitzea eta lan egitea. Merkatuak zabaltzea.

Informazio gehiago

 

KIROLARIAK

KIROLARIAK

Arriskuen estaldura mugaz gaindiko kirol ekitaldietan.

Beste hizkuntzetan

GARRAIOLARIAK

GARRAIOAK

Garraioaren sektorea finkatzea Europa mailan. Adostasun eta distortsio puntuak.

Beste hizkuntzetan