2001ean sortua, kultura arteko proiektu honen hasierako asmoa zen mugaz gaindiko folk musika jaialdi bat antolatzea Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako udalen artean, BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAREN bidez.
Udalen arteko lankidetza horrek aukera eman du antolakuntza mailan ahalegin guztiak elkartzeko eta kalitatezko folk musika jaialdia aurkeztu ahal izateko doaneko kontzertuen bidez, era guztietako jendea erakarri ahal izateko: Bidasoaldeko herritarrak eta bisitariak, gazteak eta hain gazteak ez direnak, zaleak eta jakin-nahia dutenak...
Jaialdi honek aukera ematen du Bidasoa-Txingudi Eskualdea kultur eta turismo intereseko gune gisa garatzeko eta era berean hainbat herrialdetako musikari eta tradizioei balioa emateko. Gainera, jaialdi honen kultur eta musika aniztasunak agerian uzten du Bidasoa-Txingudiko lurraldeak berak duen kultur aniztasuna.
Jaialdi paregabe honek irauten duen bitartean Bidasoa-Txingudi eskualdeko herritarrak biltzea eta elkar hobeto ezagutzea ere bada BidasoaFolken beste izateko arrazoietako bat.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatzen du Bidasoafolk jaialdia, Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko udaletako kultura sailekin koordinatuta.
Joxean MartÃn Zarko da jaialdiko zuzendari artistikoa.
Musikari eta programatzaile hori arduratzen da Bidasoafolken parte hartuko duten taldeak bilatzeaz. Folk musika garaikideko hainbat taldeko kide gisa duen ospe handia eta ikuskizunen munduan duen eskarmentu handia kalitatearen bermea dira gure jaialdirako.