Cabecera Interior

- Aurten parte-hartzaileen errekorra egon da, 192 pertsona aurkeztu dira, hiru udalerrietakoak.

- Marrazkiak maiatzean ospatu zen Kirol Festa-n egin ziren.

IMG 8570 web

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak “Marraztu Bidasoa” marrazki lehiaketaren sariak banatu ditu. 7/9 urte-ko kategoriako saria Manex Olaskoaga Matiasek jaso du eta 10/12 urteko kategoriakoa, Oliver Caraballo Ruiz de Arcautek.

Bi sariak, marrazketa kit bat eta pintura kit bat, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak diren Nuria Alzaga, Estitxu Urtizberea eta Itziar Aizpuruk eman dituzte.

“Kirol Festa” eginiko marrazkiak

Marraztu Bidasoa” lehiaketa maiatzaren 22an egin zen, Ficoban ospatu zen Kirol Festa ekitaldian. Han, Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurreei hiru herriak lotzen dituzten Bidasoa-Txingudiko padurak marraztea eskatu zitzaien.

2315 001     2316 001

Marrazkien erakusketa

Bestalde, egun horretan egindako marrazkiak Partzuergoaren web atarian www.irunhondarribiahendaye.com kontsultatu ahal izango dira, Bidasoako Interpretazio Zentroko aldi baterako erakusketei eskainitiko atalean; aurrerago eraikinean bertan erakutsiko dira.