Cabecera Interior
PRIBATUTASUNAREN POLITIKA.- BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA
Tratamenduaren arduraduna

Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA.

Tratamendu-eragilea

Nor arduratzen da datuen tratamenduaz?

BIDASOKO GARAPEN AGENTZIA, S.A. – BIDASOA BIZIRIK.

IFK: A20421053.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak baliatzeko posta-helbidea: Hendaia, 8 - Ducoureau jauregia - 20301 Irun (Gipuzkoa).

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak baliatzeko helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Helburua

Zertarako tratatzen ditugu datuak?

Hedabideentzako dirulaguntzak kudeatzea, eskualdean euskararen erabilera sustatzeko.

Irun, Hendaia eta Hondarribiko klub, erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzak kudeatzea, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa osatzen duten hirietan gizarte-, kultura- eta elkarte-bizitza integratzen laguntzen duten mugaz gaindiko jarduera soziokulturalak garatzeko.

Frantziako estatuarekin aholkularitza, laguntza eta bitartekaritza, estatu horretan sortutako pentsioak ordaintzeko.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Bidasoako eskualdean antolatutako kultura-, jai- eta kirol-jardueren kudeaketa.

Bidasoa Bizirik programaren jarduerari, baliabideei eta zerbitzuei buruzko dibulgazio-informazioa bidaltzea.

Jarduera garatzean egin daitezkeen ikus-entzunezko materialak hartzea.

Legitimazioa

Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?

Tratamenduaren ardura duten erakundeen eskumen publikoen erabilera eskuordetua: (EB) 679/2016 Erregelamenduaren 6.1.e) artikulua, Datuak Babesteari buruzkoa, eskumen publikoa arautzen duen araudiaren arabera: 771985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, eta bat datorren araudia.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerriek lurralde-erakundeen arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Frantziaren eta Espainiaren arteko Itunaren esparruan sinatutako mugaz gaindiko lankidetza-hitzarmena, Baionan egina 1995eko martxoaren 10ean.

Hendaia, Hondarribia eta Irungo udalerrien arteko mugaz gaindiko lankidetzarako administrazioen arteko partzuergoa.

Ikus-entzunezko materiala atzemateko baimena, ekintzailetzarekin, lehiakortasunarekin eta berrikuntzarekin lotutako jarduerei eta ekitaldiei dagokienez: Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua.

Jardueraren, baliabideen eta zerbitzuen dibulgazio-informazioa bidaltzeko interes legitimoa: Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikulua.

Hartzaileak

Zer kasutan komunikatzen ditugu datuak?

Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren pertsonei edo erakundeei lagako, legez ezarritako betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik. Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua.

Ikus-entzunezko materiala zabaltzea webgunean, sare sozialetan, komunikazio-neurketetan eta argitalpenetan. Adostasuna: Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua.

Nazioarteko transferentziak

Zer kasutan egiten dira?

Datuak kudeatzeak ez du esan nahi datu horiek nazioartean transferitu behar direnik.

Gordetzea

Zenbat denboran gordeko ditugu datuak?

Datu pertsonalak dagokion jarduera kudeatzen den bitartean gordeko dira, amaitu eta artxibatu arte, eta datuak blokeatuko dira, sarbide mugatuarekin, legezko betebeharrak eta/edo erreklamazioak betetzeari buruzko preskripzio-aldietan, informazio pertsonalaren tratamenduari dagozkionak barne.

Ikus-entzunezko materiala hartzeari eta zabaltzeari buruzko datuak baimena baliogabetu arte gordeko dira, hargatik eragotzi gabe antolakundeak edukiak eguneratzeko eta ezabatzeko duen ahala.

Dibulgazio-informazioa bidaltzeko behar diren datuak gorde egingo dira, harik eta hartzaileak aurka egin edo baja eman arte.

Eskubideak

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

 

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, transferitzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzakete. Horretarako, eskaera BIDASOA BIZIRIKera bidali ahal izango dute, erakundearen identifikazio-atalean adierazitako posta-helbidearen edo helbide elektronikoaren bidez. Pertsonak uste badu bere eskubideak ez direla behar bezala bete, erreklamazio bat aurkezteko eskubidea du Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrean.

Segurtasuna

Nola ziurtatzen dira datu pertsonalak?

 

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta segurtasun-neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak hartuko dira datuak ez aldatzeko, ez galtzeko, ez baimenik gabe ez tratatzeko edo ez eskuratzeko.