Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Hiruak Bat laguntzen laugarren deialdia jarri dute martxan. Deialdi honek aukera paregabea eskaintzen die eskualdeko herritar eta enpresei elkarrekin lan egiteko eta hiru hiriak barne hartzen dituzten proiektuak garatzeko, lurraldearen kohesioa eta garapen partekatua bultzatuz.
Nuria Alzagak, Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak, honela nabarmendu du programaren garrantzia: Laguntza hauek trampolin bat dira turismoa, hezkuntza, mugikortasuna edo gizarte arloa bezalako esparruetan mugaz gaindiko proiektuak martxan jarri nahi dituztenentzat. Ideia berritzaileak dituzten guztiei parte hartzera animatu nahi diegu.”
Laguntzen helburua
Hiruak Bat laguntzen xedea da Bidasoa-Txingudi eskualdeko hiru hirien arteko elkarlaneko proiektuak sustatzea, hiru hizkuntzak –euskara, gaztelania eta frantsesa– erabiliz eta Irun, Hondarribia eta Hendaian herritarren parte-hartzea bultzatuz. Helburua da gure lurralde mugakidea elkarrekin garatzeko ekimenak indartzea.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 16ra arte egongo da irekita, eta hiru hirietako edozeinetan helbidea duten norbanakoek nahiz erakundeek parte har dezakete. Dirulaguntzak proiektuaren gastu osoaren %90era arte estali ahal izango du, eta gehienez 12 hilabeteko epean gauzatu beharko da.
Nola aurkeztu zure proiektua?
Interesa dutenek eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bulegoetan (Ducoureau Jauregia, Hendaiako kalea 8, Irun) edo posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Epea: 2025eko ekainaren 16a, 14:00ak baino lehen.
Eskabide-inprimakiak formatu editagarrian jaso nahi izanez gero, mezu bat bidali behar da helbide horretara.
Ebaluazioa eta ebazpena
Aurkeztutako proposamenak Instrukzio Organo batek aztertuko ditu eta ebaluazio txostena aurkeztuko dio Zuzendaritza Batzordeari, zeinak funtsen banaketa erabakiko duen oinarriak kontuan hartuta, eta ebazpen-proposamena igorriko dio Lehendakaritzari. Behin onartuta, erabakiak jakinaraziko zaizkie hautatutako pertsonei edo erakundeei, proiektuaren garapena urtea amaitu baino lehen has dadin. Proiektuaren hasiera-data erantzukizunpeko adierazpen bidez jakinarazi beharko zaio Partzuergoari.
Aurreko edizioetako arrakastaren adibideak
Aurreko deialdietan hainbat proiektuk jaso dute finantzaketa, besteak beste:
Aurten, Partzuergoak mugaz gaindiko lankidetza indartzeko proposamen berriak jasotzea espero du.
Dokumentua euskaraz eta gazteleraz deskargatzeko: Deialdia / Convocatoria
Dokumentua frantsesez eta euskaraz deskargatzeko: Appel à projets / Deialdia
Gipuzkoako Aldizkari ofizialeko iragarkia
Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, ADI Bidasoa ekitaldiaren bigarren edizioa antolatu zuten martxoaren 22an Irun Factory-n, Bidasoa-Txingudiko Mugikortasunari buruz hitz egiteko.
Ekitaldi honen helburua, mugaz haraindiko lurraldeetan mugikortasun ohiturak eta beharrak azaleratzea eta partekatzea zen, eta batez ere, gaztediaren ohiturak eta beharrak ezagutzea.
Horretarako, Eluska Renedo, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) Zuzendariak hartu zuen parte, eta mugaz-gaindiko garraio publikoak jendearen eskura jarritako baliabideak azaldu zituen baita etorkizuneko joerak azaldu ere.
Bestetik, Junkal Cuadrado-k ere parte-hartu zuen, Europe Direct bulegoaren bitarez Erasmus+ mugikortasun proiektuetan, Europe Direct Bulegoaren bitartez, parte-hartu duen ikasleak. Proiektu horiei esker Europan zehar bidaiatu daiteke eta herri eta kultura desberdinetako gazteekin topaketak eta trukaketak egin.
Ekitaldi hau, elkarrizketa- eta proposamen-gune aberasagarria izan zen, harremanak sendotzeko eta iraunkortzeko eta mugikortasun-eredu eraginkorrago, irisgarriago eta ingurumenarekin errespetuzkoago bati begira iritziak, kezkak eta iradokizunak partzekatzeko.
Zehazki, hiriarteko mugikortasuna hobetzearen garrantzia azpimarratu zen, konexioak hobetu eta bidaiariei beren joan-etorriak planifikatu, erreserbatu edo ordaintzeko aukera ahalbidetuko zuen komunikazio eta informazio sistema bat eraikiz. Era berean, azpimarratu zen, hiriarteko mugikortasuna garraiobide alternatiboetan hobetzeko beharra, esaterako, bizikletena edo patinete-elektrikoena, mugikortasun sarea zabalduz edo erabiltzaileentzat segurtasun bermatuz.
Bidasoko Topaketak mugaz-gaindikotasunerako interes berezia duten gaiei buruz hausnartzeko proiektu soziokulturala da, eskualdeko udal-arloekin eta elkarteekin lankidetzan antolatzen dena.
Mugikortasuna hobetzeko proposamenak etorkizunean lan egiteko balioko dute, esaterako, 2025eko Mugikortasun Astean egingo diren proiektu eta ekintzetarako, edo beste topaketa batzuetan.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Arte Digitalaren lehiaketaren hirugarren ediziorako deialdia egin zuten, eta Ane Ibargoyen Álvarez izendatu da garaile "Urak dakarrena" lanagatik. Saria, 500 eurokoa, Nuria Alzagak, Estitxu Urtizbereak eta Itziar Aizpuruk eman diote gaur, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoko hiru udaletako ordezkariek.
2018az geroztik, sorkuntza artistikoko lehiaketak antolatzen dira, Bidasoako Interpretazio Zentroaren animazio-programaren zati gisa eta herritarrek parte hartzeko tresna gisa, gure lurraldearen aberastasun historikoa eta naturala erakutsiko duten irudi-base bat eratzeko. Era berean, lehiaketa hau 2022tik arte digitalera bideratu da.
Aurkeztutako lan guztiek nahitaezko erreferentzia izan dute "Mugaz gaindiko lurraldearen paisaia bereziak". Horrela, lehiaketan parte hartu duten pertsonek paisaia naturala irudikatu dute Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek osatutako lurralde-mugetan.
Nuria Alzaga Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko presidenteak "Arte Digitalaren edizio bakoitzean aurkeztutako lanen kalitatea" azpimarratu du. Gainera, garrantzitsua da eskualdeko artista gazteenen lana indartzeko apustua azpimarratzea ".
Estitxu Urtizbereak, bestalde, hiru hirietako eta lurralde kanpoko artistak animatu nahi izan ditu hurrengo edizioetara aurkeztera eta Bidasoako Interpretazio Zentrora joaten diren pertsona guztiak erakusketa ikustera eta aurkeztutako lan guztiak ezagutzera ". Bestalde, Itziar Aizpuruk eskerrak eman nahi izan dizkie epaimahaiko kideei eta Ane zoriondu du "hiru hiriak, Bidasoa eta bertan dagoen bizitza, batzen dituen sinboloa" islatzen duen lanagatik.
Lau lan aurkeztu dira
Edizio honetan lau pertsonak aurkeztu dute eskatutako ezaugarriak dituen lan bat. Telmo Basterretxeak (Hondarribia), Jaime de los Ríosek (Irun) eta Nina Garciak (Hendaye) osatutako epaimahaiak aukeratu du koadro irabazlea.
Lehen txanda batean, epaimahai bakoitzak hamar puntu banatu ditu aurkeztutako lan guztien artean, eta Ane Ibargoyenek irabazi du.
Lanen erakusketa
Aurkeztutako lanak laster jarriko dira ikusgai Bidasoako Interpretazio Zentroan. Era berean, diaporama bat sortu da aurkeztutako lan guztiekin, Aldi baterako erakusketak web atal honetan.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, ADI BIDASOA antolatuko dute martxoaren 22an Irun Factory-n (Jose Antonio Loidi Bizcarrondo, 8 - behekoa - Irun). Bigarren edizio honetan, Bidasoa Txingudiko mugikortasuna izango da ardatz nagusia.
Bidasoako Topaketak proiektu soziokulturala da, mugaz gaindiko garrantzia duen gai bati buruz hausnartzeko. Aurtengo edizioak, ADI BIDASOA-k, hiru udalerrietako gazteak elkartzeko aukera eskaini nahi du, ideiak trukatzeko eta, Gazteria Sailekin eta eskualdeko elkarteekin batera, ekimen edo jarduerak proposatzeko.
Nuria Alzagak, Parzuergoko Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak, honakoa nabarmendu du: "Proiektu honen helburua da Irun, Hondarribia eta Hendaian bizi diren gazteen iritziak eta beharrak ezagutzea, eta topaketa honetan sortzen diren gogoetak tokiko eta mugaz gaindiko testuingurura ekartzea."
Bestalde, Estitxu Urtizbereak, Parzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak, adierazi du "mugikortasunari lotutako gaiak landuko direla, baita mugikortasuna sustatu edo oztopatzen duten ohiturak eta jarduerak ere... Hiriko gazteei eragiten dieten bestelako gaiak ere jorratuko dira."
Azkenik, Itziar Aizpuruk, Parzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak, nabarmendu du "horrelako proiektuak ezinbestekoak direla gazteen parte-hartze aktiboa sustatzeko, izan ere, etorkizuneko lankidetza mugaz gaindiko proiektuen oinarriak izan daitezke."
Eskualdeko gazteen iritzia entzun eta zabaltzea
ADI BIDASOA martxoaren 22an izango da, 11:00etik 13:00etara, Irun Factory-n. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, baina publiko zabalago batengana ere ireki daiteke.
Gazteria Sailekin eta eskualdeko elkarteekin elkarlanean, eta lehenengo saioari jarraipena emateko asmoz, oraingoan mugikortasunaren gaia modu zabalean landuko da. Honako galderei erantzuten saiatuko gara:
Eztabaida eta dinamika sustatzeko, Europar Batasuneko Europe Direct bulegoaren bitartez, Junkal Cuadrado Jorge etorriko da, zeinek Europar Batasunak hezkuntza, formakuntza, gazteria eta kirol arloak babesten dituen Erasmus + programan hartu zuen parte eta bere esperientzia kontatuko digu. Berarekin batera, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza egongo da, beren mugikortasun proiektuak eta mugikortasunean joerak aurkezteko.
Jasotako ekarpenekin, mugikortasuna hobetzeko proposamenak eta SEM’25 proiekturako edota beste topaketa tematiko batzuetarako ekimenak sortuko dira.
Bigarren edizioa
Lehen edizioa 2023ko otsailean egin zen, eta gazteen parte-hartzea sustatzea izan zuen helburu, interes orokorreko gaiak jorratuz eta mugaz gaindiko ekimenak proposatuz.
Orduan, hiru hirietako gazteei zuzendutako programak aurkeztu ziren, eta eskualdeko gazteei hitza eman zitzaien, haien iritzia ezagutzeko.
Izen-ematea
Interesa duten pertsonek WhatsApp bidez izena eman dezakete +34 679 202 899 telefono zenbakian, edo mezu bat bidal dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, edo galdetegi honako helbide honetan bete dezakete:
Ikuspuntu pedagogiko eta parte-hartzailea:
Metodologia hezitzaile eta parte-hatzaile baten bitartez, P.E.P.E.T-ek mugako bi aldeetako ikasleak elkartuko ditu, Espainiako Arnéguy-Valcarlos eta Frantziako Plage d’Hendaye eskoletatik datozenak. Gazte horiek aukera izango dute ingurumenaren babesaren alde eztabaidatzeko, soluzioak proposatzeko eta konpromisoa hartzeko, ordezkari politikoak laguntzaile dituztela. Bertan izango dira, besteak beste, Alain Lamassoure, Europako diputatu ohia, Mathieu Bergé, Akitania Berriko kontseilaria, Mathieu Kayser, Biarritzeko Herriko Etxeko ingurumeneko ordezkaria ; Akitania Berriko Euroeskualdeko – Euskadi Nafarroa-ko ordezkariak eta Berako auzapeza, Josu Iratzoki Agirre.
Hiru faseetan egingo den proiektua:
Proiektu hau hiru jardunalditan garatuko da, haurreko parlamentario izateko eginkizunaren papera prestatzeko aukera izan dezaten:
1. Kontzientziazioa eta ikaskuntza:
Anglet Vert Ocean, Water Family eta Surf Rider Foundation bezalako ingurumen elkarteek parte hartuko dute eskola parte-hartzaile hauetan, uraren kutsaduraren arazoak ekosistemetan duen eragina azalduz eta hura babesteko irtenbideak azalduz, tailer didaktiko eta jolas moduko jardueren bitartez.
2. Parlamentuko eztabaidaren prestakuntza:
CTI masterreko ikasleek parlamentuaren funtzionamenduaren oinarrietan eta erabaki kolektiboen oinarrietan gidatuko dituzte haurrak. Ikasleek argudioak ematen, ideiak egituratzen eta uraren babesaren alde proposamen zehatzak azaltzen ikasiko dute.
3. Simulazio parlamentarioa eta ordezkari politikoekin elkartrukea:
Martxoaren 21ean, ikasleek tailer desberdinetan parte hartuko dute 10 :30etik 12 :30era, eta jarraian, simulazio parlamentarioa egingo dute, ordezkari politikoak aurrean direla.
Etorkizun jasangarri baten aldeko giza konpromisoa:
P.E.P.E.T oinarrizko uste sendo batetik abiatzen da: ura mugarik gabeko ondasun komuna da eta, bere babesa, guztion erantzunkizun partekatua da. Frantziako eta Espainiako haurrak kontuan harturik, proiektu honen kontzientzia ekologikoa ez ezik, elkarrizketarako eta lankidetzarako kultura ere lantzen du, gazte direnetik.
Proiektu hau, elkarte, hezkuntza eta erakunde publiko arloko kolaboratzaileen inplikazioari esker gauzatu da. Ikastetxe, elkarte eta ordezkari politikoek funtsezko zeregina dute ekimen horrek lurraldean benetako eragina izango duela bermatzen. Gazteenei hitza emanez, P.E.P.E.T-ek, sentsibilizazioaz gain, eztabaida publikorako gune bat eskaintzen die, non, beren kezkak eta proposamenak, bertako ingurumen-politikak egiten dituztenei helaraziz.
Komunikabideei eta publikoari deia:
Martxoaren 21eko ekitaldia irekia izango da hedabideak irudi esanguratsuak hartu ahal izateko : haur konprometituak, eztabaida sutsuak eta ordezkari politikoak belaunaldi berriaren hotsei adi. Irudi batek mila hitz baino esanguratsuago denez, merezi du ekimen honi difusioa ematea, beste lurralde batzuk antzeko ekintzak egitera animatzeko.
Gainera, une sinboliko batek markatuko du eguna : zuhaitz baten landaketa, ingurumenaren aldeko keinu enblematikoa eta belaunaldi berrien konpromisoaren testigantza zehatza dena. Ikasle, ordezkari politiko eta kolaboratzaileen batasuna betikotzeko une aproposa izango da hau, guztiek helburu berarekin : baliabide naturalak babestea etorkizunerako.
Horregatik, ingurumen- eta hezkuntza-gaiekin sentsibilizatutako guztiei proiektu hau jarraitzera eta babestera animatzen ditugu. Elkarrekin, Ingurumena Babesteko Mugaz Gaindiko Haurren Parlamentua susta dezagun, etorkizuneko belaundaldientzako konpromiso eredu gisa!