Unesco-k, ondarea, iraganetik jasotzen dugun ondare kulturala, orainaldian bizi eta etorkizuneko belaunaldiei transmitituko diegun kontzeptua bezala definitzen du.
Ondare materiala, ondasun ukigarriak dira eta ondare inmateriala berriz, belaunaldiz belaundaldi transmitituko diren ohiturak, adierazpenak, teknikak edo jakintzak dira.
Ondareak, komunitateei, nortasun sentimendua ematen die eta etorkizunerako utziko dugun ondarea jaso eta zaintzeko borondateari laguntzen dio.
Ondarea, iragana eta etorkizuna bat egiten duten puntua da. Memoria bizia berreskuratuz, lotura hori ikusarazteko modua da.
Horregatik, ondorengo bideoetan gure historiako garai garrantzitsuenak bizi izan zituzten pertsonak elkarrizketatu ditugu.
Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.
Bidasoa ibaiaren bi ertzek eta Txingudiko badiak partekatzen duten espazio bizigarriak, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko lurraldeari izena ematen diotenak, aisialdirako eta aurkikuntzarako aukera ugari eskaintzen ditu, dokumentu honetan laburbilduta:
Bidasoa-Txingudi badiaren mapa ilustratua
Baina gu bisitatzeko beste modu bat bilatzen baduzu, hemen aurkituko dituzu gure leku enblematikoenak ezagutzeko aukera batzuk, interes bereziko askotariko gaiak jorratuz.
Ahaztu gabe Irun, Hondarribia eta Hendaia artean gure lurraldeari balioa emateko berariaz sortutako mugaz gaindiko ibilbidea: Badiako Bideari bereziki eskainitako atalean aurkituko duzu informazio zehatza.