Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko lurraldea ondare- eta kultura-aberastasun handiko ingurune batean dago.
Hendaiako bainu gunearen historia, erromatarren garaiko aztarnak Irunen, Hondarribiko Erdi Aroko hiribildua, Txingudiko paduretako eta Atlantikoko itsasertzeko naturguneak... hiru hirien artean historia eta ingurumena zabaltzeko hainbat gune daude.
Beraz, hemen duzu ikusgai dauden museo eta interpretazio zentro nagusien zerrenda.
Informazio gehiago behar baduzu, gure lurraldeko turismo-bulegoekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Itsasoaren aurrean, Eugène Viollet le Ducek eraiki zuen Gaztelua 1864 eta 1879 artean.
Andaye, Oroitzapenen hiria 2024ko uztailaren 17an ireki zen. Honek XVII. mendeko sorginkeriatik XX. mendeko gatazketaraino eramanen zaitu, arkitektura neo-klasiko, kontrabandoa, gastronomia eta noski, muga eta aduana historietatik pasatuz.
Hondarribiak defentsa garrantzi handia zuenez koroa espainiarrarentzako, bolboraz, buztinez eta gerrarako behar ziren gainerako gauzez hornitzeko agindua eman zuten Errege Katolikoek defentsa sendotu ahal izateko.
Erlaitzaren Etxea “Asporotsttipi” izeneko euskal etxe zaharrean kokatua da, Itsasertzeko Kontserbatorioarena. Hendaiara iristean, Euskal Erlaitzaren ertzean aurkitzen da, sartzeak urririk dira eta familientzat oso aproposa.
Menchu Gal erakusgela margolari irundarraren 30eko hasierako urteetatik 90eko hamarkadara arteko ibilbide artistikoaren erakusketa-gune iraunkorra da.
Irunen aurkitutako erromatarren garaiko hondakinak biltzen ditu museo arkeologiko honek, iturri erromatarrek aipatzen duten antzinako Oiassokoak, hain zuzen ere.
Ama Xantalen Ermita hiriko parte zaharretik hurbil dago oso, izen bereko eremuan, Bidasoa ibaiaren adarra den Estebenea errekaren ertzean, gaurko Irungo hirigunearen ekialdean.