Partzuergoa osatzen duten udalerrien-eskumen eremuaren barruan, Partzuergoaren eskumena da kirol-adierazpenak antolatzea. Ildo horretan, hainbat ekintza egiten dira:
KIROLAREN JAIA / MINI OLINPIADAK
Mugaz gaindiko Partzuergoak urtero antolatzen du kirol ekitaldi ludiko hau. Gure eskualdean dagoen kirol eskaintza, joku eta entretenimendu formato alai eta atseginean eskaintzeko jardunaldia da.
2024az geroztik, ekitaldia FICOBA erakustazokan egiten da eta, horri esker, eskuadeko kirol-kluben jolas, atelier eta animazioak, leku bakar batean antola daitez, Irun, Hondarribia eta Hendaiako neska-mutilen gozamenerako.
Jardunaldi hau, gure eskualdean dagoen kirol-eskaintza zabalaz jabetzeko aukera ezinhobea izateaz gain, kirola maiz egiteko ohitura dibertigarria eta osasungarria barneratzeko bidea da.
Jardunaldiaren programa barruan, “Marraztu Bidasoa” marrazki-lehiaketa ere antolatzen du mugaz-gaindiko Partzuergoak, gazteen arean mugaz-gaindiko errealitatea bizitzea helburu duena. Marrazki irabazeak, Bidasoako Interpretazio Zentroan ikusgai egongo dira.
LAGUNTZA EKITALDIEI
Irungo, Hendaiako eta Hondarribiko klubei, erakundeei eta elkarteei ematen zaizkien laguntzak dira, mugaz gaindiko izaera duten kultur jarduerak aurrera eramateko. Lan lerro hau, mugaz-gaindiko Partzuergoak biltzen dituen hiru udalerrietako herritarrak nahastearen eta elkar ezagutzearen alde sareak eratzen eta kolaboratzen duten erakundeen alde sortu zen, eta gizarte, kultur nahiz elkarbizitza sustatzen duten mugaz-gaindiko toki-eragileak laguntzea du helburu.
Bidasoako txirrindulari itzulia
23 urtetik beherako kategoriako proba neo-profesionala da, ohiartzun mediatiko handia duena. 3 edo 4 etapez osatutako txapelketa da, apirila eta maiatza erdialdia artean ospatzen dena, kirol-federazioaren egutegiaren arabera. Bidasoa Itzulia elkartea Kirol Elkarteak antolatzen du, Bidasoako txirrindularitza taldeez osatutako elkartea, alegia. Bidasoa-Txingudiko badiako udalerrietan izaten ditu irteerak eta helmugak eta ibilbideak, Bidasoa ibaia eta inguruak zeharkatzen dituzten errepide eta mendieetatik igaro ohi dira. Estatuan eta nazioartean ezagunak diren talde ugarik hartzen dute parte.
http://www.vuelta-bidasoa.com/
Bidasoko jaitsiera hegatsekin
Hondarribiko Izurde Klubak, Hendaiako Urpean Klubarekin elkarlanean urtero antolatzen den proba da, federazioaren egutegiaren eta mareen aurreikuspenaren arabera, udaberriko igande batean egiten dena. Bidasoako bi aldeetatik etorritako igerilariek hartzen dute parte , baita Pirinioetako eta Kantauriko igeriketa eta urpekaritza klubetako igerilariek ere. Irungo Endarlatsako zubitik abiatzen da proba luzeena eta motzena, berriz, Irungo Faisai Uhartetik. Helmuga, bi kasuetan, Hondarribiko kirol kaia da.
https://www.facebook.com/izurde.urpekoekintzak/
Txingudi Korrika
10 kilometroko herri-lasterketa homolaguta da, iraileko azken edo urriko lehen igandean antolatzen den, federazioaren egutegiaren baitan. Irteera Hendaian dauka, Irun zeharkatzen du eta Hondarribira iristen da. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen du, Hendaiako Urpean Klubarekin elkarlanean eta, proba honetan, Bidasoako bi aldeetako lasterkari askok hartzen dute parte.
Korkoiak Surf Jaia
16 urte arteko gazteentzatko surf txapelketa da, surfeko txapelketa egutegiaren barruan, Hendaiako hondartzan egiten dena, Sokoburuko kai-muturraren inguruan. Ekitaldi honetako sustatzailea Hondarribi Surf Kirol Kluba da, New School Hendaye-ren kolaborazioarekin, eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako Gazteleku eta udaletxeen laguntzarekin. Txapelketa honen desberdintasun nagusia haurrei zuzenduta dagoela da, formatu parte-hartzailea duela eta helburu nagusia, eskualdeko gazteen harremanak estutzea eta Bidasoan hitz egiten diren 3 hizkuntzak hitz egitea da. Ekitaldi honek, surf egokitua ere hartzen du barne, adin goiztiarretan hastapena sustatuz.