Bidasoa-Txingudiko lurraldea ingurune pribilegiatu batean dago, non topaketak, pizgarriak edo enpresa-bilerak antolatu ahal izango diren.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako hirien artean, hainbat proposamen daude: bilera-aretoak, kultura-zentroak, talde-jarduerak eta beharrei erantzuteko erakusketa-guneak.
Gure inguruan, halaber, aniztasun gastronomiko handia dago, horrelako ekitaldietarako gaitasun egokiekin eta biltzeko espazioak ere eskaintzen dituzten ostatuekin.
Hemen zehaztuko dizkizuegu gure lurraldean dauden kultura- eta erakusketa-zentroak.
Informazio gehiago behar baduzu, gure lurraldeko turismo-bulegoekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Hendaiako turismo bulegoak, euskal kostaldean, itsaso eta mendi artean, inguru paregabean kokatua dagoen bilera gela bat erabilgarri jarri du.
Amaia Kultur Zentroak 700 lagunentzako lekua du, eta beharreko baliabide tekniko guztiak ditu zerbitzu osoa eskaintzeko.
350 lagunentzako lekua du areto honek, eta guztiz ondo prestatua dago edozein eratako erabilerari erantzuteko.
Liburutegiaz gain, kultur eskaintza zabala biltzen duen (hitzaldiak, erakusketak, zinema) espazioa da.
Estrategikoki Euskal Kostan kokatua, Donostia-San Sebastián/Bayona eurohiriaren muin-muinean, Ficobak erabilera anitzeko instalazio moldakorrak eskaintzen ditu edozein beharri erantzuteko.
Erabilpen anitzak jaso ditzakeen eraikin zabala, kultura edo turismo ekitaldiak (kongresua, mintegiak,) leku bakar batean ospatzeko gaitasuna eskainzen duena.
Kultur-gune balioanitza: auditorium txikia, Udal artxiboa eta Musika Eskolako, Txistularien eta Hondarribia bandaren egoitza ere dena.
Itsas Etxea Auditoruma Hondarribiko Portua auzoan, Kaizarrean, dago. Eraikuntzak 2.500 bat metroko azalera karratu erabilgarria du, eta aurrerapen tekniko guztiak ditu.
Hendaiako bi solairuko kultura-espazioa, kultura- eskaintza zabala eta orotarikoa biltzen duena (erakusketak, antzerkia, dantza, musika).
Bilera areto txiki hau egokia da lanaldi trinkoetarako taldeentzako eta eraikin zahar eta ikusgarri batean dago hiriko Kale Nagusian.