(+0034) 943 50 96 00
Urtero bezala, 2001 urtetik, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalak osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoak, 3 udalerrietako 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako Kirolaren Jaia antolatzen du.
Partzuergoak, arlo desberdinetako mugaz gaindiko proiektuak egiten ditu, eskualdea dinamizatzeko baterako ekintzak proposatuz.
Kirol Jaian, haurrek, hizkuntzaren muga gaindituz, udalerritako kirol klubek proposatutako tailer desbedinetan parte hartzeko aukera dute.
Era askotako kultur eta jai ekitaldiak eskaintzen ditu Irun, Hondarribia eta Hendaiako hiriek osatzen duten Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdeak.
Urtero, abuztuan, Bidasoako eskualdea musika akustikoaren, etnikoaren eta garaikidearen musika zaleentzat topagune bihurtzen da. Hiru egunetan zehar, gure lurraldea, kultur eta musika aniztasunaren muina bihurtuko da, bertakoentzat eta bisitarientziak eskualdeko leku esanguratsuenetan kaleko eta barruko doako ikuskizunez gozatzeko aukera emanez, sortzez kulturanitza den lurralde batean, ekitaldi paregabe bat antolatuz.
Uda partean egiten den jaialdi hau aukera egokia da, Hendaia, Irun eta Hondarribia hiru hiriek elkarrekin beren lurraldeaz gozatzeko, bertako herritarrei nahiz bisitariei kalitate handiko kontzertuak eta kale ikuskizunak eskainiz, tradizioak betikotuz, horiexek baitira gure etorkizunaren zimendu. Topaketak eta aurkikuntzak, horiexek dira jaialdi honen izateko arrazoi, eta batik bat, ikusmina dutenen interesa, gure lurraldea oraindik ederrago egiten duten beste argi horren azpian ikusteko aukera ematen baitzaie.
Partzuergoa osatzen duten udalerrien eskumen-esparruaren barruan, Partzuergoak hizkuntzak zabaldu, ikasi, hobetu eta garatzeko aukera emango duten egitura pedagokioak sortzen eta kudeatzen lan egiten du.
Euskara da Partzuergoa osatzen duten hiru herriek amankomunean duten komunikazio-hizkuntza. Hori dela eta, erakunde honek ahalegin berezia egiten du horien ikaskuntza, hobekuntza eta erabilera sustatzen duten jarduerak bultzatzen.
Euskararen erabilera egunerokotasunera eraman eta zabaltzeko asmoz, Irun,Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudiko mugaz-gaindiko Partzuergoaren bitartez, hainbat jarduera antolatzen dituzte. Horien artean, azken urteotan Mugaz-gaindiko Minzodromoa nabarmendu da, helduekin euskal nortasuna lantzeko ekitaldia.
Ekitaldi honen berazitasuna da mugaren bi aldeetako parte-hartzaile euskaltzale eta euskalduna gonbidatzen dituela, 4-6 lagun arteko taldeetan antolatu eta interes orokorreko gaiei buruzko iritziak modu ludiko, lasaian eta euskaraz trukatzera animatzen dituela, une oro dinamizazio talde batek gidatuta, lagunduta eta sustatuta.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak euskararen ikaskuntza, hobekuntza eta garapena urte osoan zehar lantzeko helburuarekin bat etorriz, sustatzen duen doako ekintza da. Jarduera eskualdeko herri desberdin batean egiten da urtero, hitzartuta dagoen errotazio sistema baten baitan.
2003, urtetik Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eskualdeko helduentzako bertso eskola kudeatzen du. Sortu zenetik, bai Bertso Eskola eta baita bertsolaritzaren mugimendua ere, haziz joan da gure eskualdean, bai Irunabar Irungo Bertso Bilgunea-ren Txingudi bertso eskolako tailer eta jarduera kopuruan eta bai elkarteak berak dituen kide kopuruan ere.
2019an Txingudiko bertso eskolako kontratu berri bate gin zen, ikastaroak eta taillerrak ematen jarraitzeko konpromisoa edukitzen jarraitzen zuena. Aldi berean, Bidasoa eskualdeko bertsolaritzaren kultur ondarearen gaineko gogoeta egiten hasi gara, kultur ondaren honen mugaz-gaindiko nortasun bateratua Bidasoako 3 udalerrietan nola landu bilatzeko helburu duena.
Partzuergoa osatzen duten udalerrien-eskumen eremuaren barruan, Partzuergoaren eskumena da kirol-adierazpenak antolatzea. Ildo horretan, hainbat ekintza egiten dira:
Mugaz gaindiko Partzuergoak urtero antolatzen du kirol ekitaldi ludiko hau. Gure eskualdean dagoen kirol eskaintza, joku eta entretenimendu formato alai eta atseginean eskaintzeko jardunaldia da.
2024az geroztik, ekitaldia FICOBA erakustazokan egiten da eta, horri esker, eskuadeko kirol-kluben jolas, atelier eta animazioak, leku bakar batean antola daitez, Irun, Hondarribia eta Hendaiako neska-mutilen gozamenerako.
Jardunaldi hau, gure eskualdean dagoen kirol-eskaintza zabalaz jabetzeko aukera ezinhobea izateaz gain, kirola maiz egiteko ohitura dibertigarria eta osasungarria barneratzeko bidea da.
Jardunaldiaren programa barruan, “Marraztu Bidasoa” marrazki-lehiaketa ere antolatzen du mugaz-gaindiko Partzuergoak, gazteen arean mugaz-gaindiko errealitatea bizitzea helburu duena. Marrazki irabazeak, Bidasoako Interpretazio Zentroan ikusgai egongo dira.
Irungo, Hendaiako eta Hondarribiko klubei, erakundeei eta elkarteei ematen zaizkien laguntzak dira, mugaz gaindiko izaera duten kultur jarduerak aurrera eramateko. Lan lerro hau, mugaz-gaindiko Partzuergoak biltzen dituen hiru udalerrietako herritarrak nahastearen eta elkar ezagutzearen alde sareak eratzen eta kolaboratzen duten erakundeen alde sortu zen, eta gizarte, kultur nahiz elkarbizitza sustatzen duten mugaz-gaindiko toki-eragileak laguntzea du helburu.
23 urtetik beherako kategoriako proba neo-profesionala da, ohiartzun mediatiko handia duena. 3 edo 4 etapez osatutako txapelketa da, apirila eta maiatza erdialdia artean ospatzen dena, kirol-federazioaren egutegiaren arabera. Bidasoa Itzulia elkartea Kirol Elkarteak antolatzen du, Bidasoako txirrindularitza taldeez osatutako elkartea, alegia. Bidasoa-Txingudiko badiako udalerrietan izaten ditu irteerak eta helmugak eta ibilbideak, Bidasoa ibaia eta inguruak zeharkatzen dituzten errepide eta mendieetatik igaro ohi dira. Estatuan eta nazioartean ezagunak diren talde ugarik hartzen dute parte.
http://www.vuelta-bidasoa.com/
Hondarribiko Izurde Klubak, Hendaiako Urpean Klubarekin elkarlanean urtero antolatzen den proba da, federazioaren egutegiaren eta mareen aurreikuspenaren arabera, udaberriko igande batean egiten dena. Bidasoako bi aldeetatik etorritako igerilariek hartzen dute parte , baita Pirinioetako eta Kantauriko igeriketa eta urpekaritza klubetako igerilariek ere. Irungo Endarlatsako zubitik abiatzen da proba luzeena eta motzena, berriz, Irungo Faisai Uhartetik. Helmuga, bi kasuetan, Hondarribiko kirol kaia da.
https://www.facebook.com/izurde.urpekoekintzak/
10 kilometroko herri-lasterketa homolaguta da, iraileko azken edo urriko lehen igandean antolatzen den, federazioaren egutegiaren baitan. Irteera Hendaian dauka, Irun zeharkatzen du eta Hondarribira iristen da. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen du, Hendaiako Urpean Klubarekin elkarlanean eta, proba honetan, Bidasoako bi aldeetako lasterkari askok hartzen dute parte.
16 urte arteko gazteentzatko surf txapelketa da, surfeko txapelketa egutegiaren barruan, Hendaiako hondartzan egiten dena, Sokoburuko kai-muturraren inguruan. Ekitaldi honetako sustatzailea Hondarribi Surf Kirol Kluba da, New School Hendaye-ren kolaborazioarekin, eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako Gazteleku eta udaletxeen laguntzarekin. Txapelketa honen desberdintasun nagusia haurrei zuzenduta dagoela da, formatu parte-hartzailea duela eta helburu nagusia, eskualdeko gazteen harremanak estutzea eta Bidasoan hitz egiten diren 3 hizkuntzak hitz egitea da. Ekitaldi honek, surf egokitua ere hartzen du barne, adin goiztiarretan hastapena sustatuz.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Turismo Informazio esta Sustapenerako programaren helburuak Bidasoaren Interpretazio berria kudeatzea eta mantentzea dira, non, animazio ekintza desberdinak antolatzen diren Zentro horretan antolatzen dira bertako elkarteekin lankidetzan.
Era berean, lurraldea sustatzeko, mugaz-gaindiko turismo-politika bateratuen plangintzan lan egiten da, Irun, Hondarribia eta Hendaiako turismo-sektoreek adierazitako kezkei eta iradokizunei erantzuna eman nahiean.
Modu batean, mugaz-gaindiko helmuga, turismo-irudi bateratu gisa proiektatzearen sentsibilizazioa da helburua, turismo-sektore pribatua eta turismo-erakunde publikoen artean.
Dibulgazio materiala argitaratzea
Hiru udalerrietan dauden baliabide turistikoak, liburuxka edo ikus-entzunezkoetan jaso edo berrargitaratzea da helburua. Lan horiek mugaz-gaindiko Partzuergoko webgunean ere daude publikatuak, non, edukia, udal bakoitzeko zerbitzuekin eta turismo bulegoekin elkarlanean idazten diren.
Sustapen-kanpaina bateratuak
Dauden baliabideak aprobetxatuz, sustapen-ekintza bateratuak antolatzean datza, mugaz-gaindiko helmugaren lurralde-irudia mantenduz turismo-merkatuan. Kanpaina horiek udalerri bakoitzak egiten dituen kanpainen osagarri dira, eta lurraldearen ikuspegi orokorra ematen laguntzen dute.
Sektoreari zuzendutako informazioa
Hiru hilero lurraldeko baliabideen berri ematen zaie turismo-sektore profesionalei buletin baten bitartez, beraiek beren bezeroei eman diezaieketen informazio interesgarria hobetu ahal izateko.
Turismo-bulegoen arteko trukaketak
Urtean zehar elkar ezagutzeko ekimenak sustazen dira Hondarribia Irun Turismoa eta Hendaye Tourisme turismo bulegoen artean: dokumentu trukaketa, prestakuntza egonaldiak, ate-irekietan parte-hartzea, etab.
Bidasoako Interpretazio Zentroa
Partzuergoak, Irungo Udalaren aginduz eta erabileraren esleipenaren baitan kudeatzen du zentro hori, non, urtean zehar ondare historikoa, naturala eta mugaz-gaindiko jarduerak antolatzen diren urte osoan zehar.
Badiako bideko seinaletika
Udal-zerbitzuekin koordinatuta, Partzuergoak bere gain hartu ditu Badiako bideko seinaleen mantenua, gure eskualdea egituratuko duen baliabide gisa, eta haren edukiak osatu eta hobetzeaz arduratzen da.