Itsasoaren aurrean dagoen Abbadia Gaztelua, Eugène Viollet le Ducek eraikia 1860 eta 1870 urte artean, Zientzien Akademiaren jabetzakoa gaur egun.
Hiriko espazio publiko nagusia izan da Arma Plaza, eta aldarrikapenak, harrerak, zezenketak eta beste hainbat herri jai egin izan dira bertan.
Ermita hau 1526ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz, Joan Sebastian Elkano itsasgizonak ermita horri urrezko sei dukateko dohaintza egin ziola eta.
Euskal Herriko aro garaikideko defentsa eraikuntza ederrenetako bat da Guadalupeko gotorlekua. Gotorleku hori Jaizkibel mendian dago, Guadalupeko santutegitik gertu.
Arrantza tradizio handiko herria da Hondarribia, eta oraindik ere sektore horrek hartzen du eguneroko zereginaren atal handi bat, familia arteko nekazaritzarekin batera.
Eliza hau hiriko hirigune historikoaren erdian dago, harresi zaharren hondakinen gainean.
Eraikuntza-lanek luze jo zutenez era askotako arte-estiloak daude ikusgai tenplu honetan
Irla Hondarribikoa zen garai batean baina, egun, Irun eta Hendaiako hirien artean banatua dago; honenbestez, Irun urtean sei hilabetez arduratzen da irla zaintzeaz, eta Hendaia beste sei hilabetez.
Bidasoa ibaiak bustitako lurren natur baldintza bikainak, eta horien kokalekua, antzina-antzinatik erakargarri handia izan dira errege, enperadore eta pertsonaia ospetsuentzako.
Irundarrek San Martzial mendi gisa ezagutzen duten mendi honen izen ofiziala Aldabe mendia da (224,8 metroko altuera).
Asturiagako babes-portuaren gainean dagoen gaztelu txiki honi, besteak beste, Piraten Gaztelu izena ere ematen zaio.
1644. urtean eraiki zuten Santxo de Urdanibia jaunak bereziki aterpetxe-ospitale bat eraikitzeko utzitako dirutzari esker. Urdanibia Plazan dago.
Urdanibiako Sebastian jaunak eskatuta arkitekto italiar batek eraiki zuen jauregi hau, 1612. urtean, antzina dorretxe bat zegoen leku berean.