Cabecera Interior
Plaiaundi

Historiaurretik erliebeak eta lurraren gorabeherek markatu dituzte beti herri eta kulturen arteko harremanak.

Gatazkaz gatazka, ekonomia eta gizarte mailako ondorioek, goseteek, eragin handia izan dute mugaldean bizi diren herrietan.

Erbesteratzea, exodoa, kontrabandoa... memorietan geratzen diren ondorioak dira eta horiexek azaltzen dute Bidasoa-Txingudiko jendeen historia…

Historia desberdinen protagonista izan dira Hondarribia, Irun eta Hendaia, Bidasoa-Txingudiko hiru hiriak, batzuetan aurkako historiak, lehia ekarri dutenak, baina gaur egun hain zuzen ere lehen elkarrengandik urruntzen zituen horrexek berak elkartzen ditu, Bidasoa ibiaren emari handiko urek.

Historian atzera egiten badugu, Hondarribia hiribildua izan zen, Irun auzoa eta Hendaia, berriz, lur eremu zabal bat, eta bertan bi edo hiru baserri.

Gaur egun, ordea, aldatu egin dira gauzak, eta bere bizitzeko modua du udalerri bakoitzak, garapen modernoaren eta norbere natur ondarearen balorizazioaren artean beharreko oreka lortuz.

Gaur errepideek, zubiek, burdinbideak eta aisiarako itsasontziek ere lotzen dituzte Bidasoa ibaiaren bokaleko hiru udalerri hauek.

Beti ez zen horrela izan ordea. Ez da urte asko atzera egin behar jendearen eta merkantzien garraioa beti ez dela hain arina izan egiaztatzeko. Baina multzo bat osatzeko gogo hori gaur ondo asko ikusten da elkartasun hori ofizializatu dutelako Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoan.