"Aktiboki” atseden hartzeko modu egokia da, inolako zalantzarik gabe, landa bide, baso eta mendietan barrena paseatzea. Hainbat ibilbide turistiko eta mendibide ditu Bidasoa-Txingudik.
Bidasoa ibaian eta estuarioan barrena itsasontziz egin daitezkeen paseoetan eskualdeko kultur eta natur baliabideak ezagutuko dituzu. Gehienbat uda partean egiten dira, oro har, jendearentzako, baina taldeentzako ibilbide gidatuak egiten dira urte osoan.
Belaontzian egin daitezkeen txangoak dira beste erakargarri bat. Hainbat paraje ikus daitezke nabigazioan parte hartuz itsasketaren eta arrantzaren munduan hasteko.
Kantauri itsasoan bainatzen dira Txingudi Badia eta bere hondartzak, garai batean balea arrantzatzen zuten bertan eta traineruek kirol jardun tradizionalerako balio dute gaur egun.
Belaontzian egiten diren txangoak dira beste erakargarri handi bat. Hainbat bazter ikus daitezke haietan eta nabigazioan parte hartu, nautikaren eta arrantzaren munduan hasteko.
“Abbadiako Adixkideak ~ Los Amigos de Abbadia” CPIE LITTORAL BASQUE izenaz ezagutzen da gaur egun.
2004. urtean hasitako proiektu honek Hendaiako kirol kaia eta Konferentziako irla elkartzen ditu itsasertz frantsesetik.
Bide Berdeen sarearen eta programaren barnean dago Tren Txikitoren bide berdea. Programa horren helburua da antzinako trenbide azpiegituretan barrena doazen ibilbideak berreskuratzea.
Gipuzkoak, Nafarroak eta Ipar Euskal Herriak bat egiten duten lekua bizikletaz ezagutzeko ibilbiderik onena.
Jaizkibel mendiaren hegoaldeko mazela batean, Jaitzubia eta Arkoll auzoen arteko gunean, zabaltzen dira Goiko Errota izeneko etxaldearen lurrak.
3,5 kilometroko hondar finarekin, malda txiki batekin, Euskal Herriko seguruena da Hendaiako hondartza.
Kaiaren ondoan, espigoi batek bereizten du Bidasoa ibaiaren bokaleko Gipuzkoako azken hondartza.
Kostaldearen paraleloan luzatzen da, itsaso aldera ematen duten aldeak guztiz malkartsuak dira mendebaldean, 240 metro altuerako labarrak baitaude.
Bidearen bigarren zatiak ikuspegi bikaina eskaintzen digu Ziburuko portutik Hendaiara arte.
Ibilbide labur eta eder batean Hendaia eta Hondarribiko hiriak elkartzen dituen itsas lerroa.
“Mamuren” laguntzarekin ibilbide bat egingo dugu eta inguru honek ezkutatzen dituen misterioak ezagutuko ditugu.
Bidasoako padurak espazio garrantzitsuenetakoak dira, inolako zalantzarik gabe, ekologia mailan duten aberastasunagatik.