Bidasoa Eskualdea leku ezin hobea da lan topaketa txikiak eta enpresa sustapen eta bilerak egiteko.
Inguru bikainaz gainera, edozein kolektiboren beharrak aseko dituen gastronomia eskaintzen du, era horretako ekitaldietarako tamaina egokiko jatetxeak baititu eta ohituak baitaude horrelako zerbitzuak ematen.
Ostatu modernoa eta ongi prestatuak dira, prezio onean, eta ia hotel guztiek dituzte areto eta esparru egokiak lanaren eta aisiaren artean oreka ona aurkitu nahi duten enpresa txiki eta ertainen topaketetarako.
Gainera, Bidasoa Eskualdean hainbat enpresa daude beharreko zerbitzuak eskaintzeko: itzultzaileak, gidariak, laguntzaileak, transfer zerbitzuak, material teknikoa, bisita gidatuak, paseoak itsasontzian eta abar. Eta kanpoan, era guztietako merkataritza eta eskaintza ludiko bikaina, laneko ekitaldi bat benetan arrakastatsua izan dadin.
Hendaiako turismo bulegoak, euskal kostaldean, itsaso eta mendi artean, inguru paregabean kokatua dagoen bilera gela bat erabilgarri jarri du.
Amaia Kultur Zentroak 700 lagunentzako lekua du, eta beharreko baliabide tekniko guztiak ditu zerbitzu osoa eskaintzeko.
350 lagunentzako lekua du areto honek, eta guztiz ondo prestatua dago edozein eratako erabilerari erantzuteko.
Estrategikoki Euskal Kostan kokatua, Donostia-San Sebastián/Bayona eurohiriaren muin-muinean, Ficobak erabilera anitzeko instalazio moldakorrak eskaintzen ditu edozein beharri erantzuteko.
Itsas Etxea Auditoruma Hondarribiko Portua auzoan, Kaizarrean, dago. Eraikuntzak 2.500 bat metroko azalera karratu erabilgarria du, eta aurrerapen tekniko guztiak ditu.
Bilera areto txiki hau egokia da lanaldi trinkoetarako taldeentzako eta eraikin zahar eta ikusgarri batean dago hiriko Kale Nagusian.