Cabecera Interior

Deskargatu pdf

Aiako Harria parke naturala

Irungo Aiako Harria parke naturala granitozko mendigune bat da, eta 837 metroko altueraraino altxatzen da. Interes ekologiko handia dauka, eta aipatzekoa da bertako basoen edertasuna eta aberastasuna. Pendiz handiko bailara estuak, amildegiak eta ur-jauziak daude bertan.

Elementu naturalez gain, antzinako meategiak ere nabarmentzekoak dira: aireztapen-putzuak, meategien sarrerak, burdinbideak, tunelak... Aiako Harriko parke naturalaz gozatzeko magaletan ibil gaitezke, baina badugu haren erraietan murgiltzeko aukera ere, meatzaritzako ustiategiak ezagutzeko, hala nola Irugurutzetako Labeak.

Fortifikazio militarrak ere badaude, hala nola Erlaitzeko gotorlekua edo Ingelesaren Gaztelua, Bidasoko muga inguruko lurraldeko ondare historikoaren elementuak horiek guztiak.

Aisialdirako eskari handia dela eta, piknik gune ugari jarri dira parke naturalaren barruan, gehienak errepide nagusietatik gertu.

parque-natural-pena-aia

 

Jaizkibel, aire zabaleko museo naturala

Kantaurialdeko kosta txoko magikoz josia dago, eta horietako bat da, zalantzarik gabe, Jaizkibel mendia. Mendilerroko mendirik garaiena da (543 metro), eta 240 metroko labar ikusgarria ditu. Bertatik, Bidasoa-Txingudiren eta Atlantikoko kostaren bista ederrak daude.

Kokagune estrategikoan dago eta horren ondorioz historiak aztarna ugari utzi ditu urteen joanean. Guadalupe gainean Euskadiko gotorlekurik handiena dago, XIX. mende amaiera eraikia, bai eta Hondarribiko patroiaren omenezko santutegia ere, XVI. mendekoa.

Jaizkibelgo beste elementu ezagun bat bost dorreak dira. Harana babesteko eraiki ziren, karlistaldien garaian. Mendiaren gailur lerroan kokatzen dira, eta mendizaleentzako ibilbide aproposa dira tontorrera iristeko. Bertan daude San Enrike gotorlekuaren aurriak.

Aipatzekoak dira, halaber, Higerreko itsasargia eta San Telmo gaztelua, Hondarribiko portuaren ikuspegiarekin, bai eta aztarnategi megalitiko oparoa ere: trikuharriak, tumuluak eta mairu-baratzeak, muga inguruko eremu honen historiaurreko biztanleen lekuko.

jaizkibel-museo-natural-aire-libre

 

Larrun gainetik euskal kostara begira

Hendaiatik zerura begiratzean, begien aurrean ageri zaigu Larrun mendia, turismo naturalaren helmuga ezagun eta historikoa. Inguruaren jaun eta jabe 901 metroko altuerako talaiatik, haren magalean behera hedatzen dira baso-zelaiak itsasora heldu arte.

Pirinioen parte da sumendi zahar hori, eta muga inguruko eremu batean dago, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Pirinio Atlantikoetako departamenduaren artean.

Bide ugarik zeharkatzen dute, eta bertan erraz asko topatuko ditugu mendiko biztanle jatorrenak: pottokak. Antzinako zaldi arraza bat dira, mendiaren magalean libre ibiltzen direnak. Haien ezaugarri nagusiak dira txikiak eta oso sendoak izatea.

Tontorrera igotzeko kremailera-tren ospetsua erabil daiteke eta, gailurretik, euskal kostaldearen ikuspegi ederra izango dugu, Biarritzetik Donostiaraino.

Handik, igarri egiten da euskal kostaldeko amildegiak zeharkatzen dituen bidea. Familian egiteko txango aproposa da hori ere, arroken kontra jotzen duten olatuen joan-etorria ikusteko.

larrun-cornisa-vasca

 

+ INFO => www.bidasoaturismo.com - www.hendaye-tourisme.fr – www.irunhondarribiahendaye.com

AGENDA => www.irun.org - www.hondarribia.eus – www.hendaye.fr