Menchu Gal erakusgela margolari irundarraren 30eko hasierako urteetatik 90eko hamarkadara arteko ibilbide artistikoaren erakusketa-gune iraunkorra da.
Artistaren lanik ezagutuenetako batzuk daude bertan, eta beste egile batzuen aldi baterako erakusketak ere egiten dira (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea).
- Ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara
- Igandeetan, 11:30etik 13:30era
5 – 25 laguneko talde bat osatu eta bisita gidatua hitzartu dezakezu 943 50 51 52 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-mailera idatzita. Bisitak euskaraz nahiz gaztelaniaz izango dira.
Erreserbak aste bat lehenago egin behar dira: Bisitara zenbat lagun joango diren adierazita.
Museoa hiriko Alde Zaharrean dago; edertasun berezia duen lekua da Alde Zaharra, eta bertan, garai desberdinetako arkitektura-lanak ere badaude; hala nola, Ama Xantalen Baseliza, Arbelaiz jauregia edo Udaletxea.
Biografia
Menchu Gal XX. mendeko margolari espainiar nagusietako bat izan zen. Paisaiaren eta erretratoaren generoekin lortu zuen ospe handiena, eta haietan garatu zuen muturreko koloreekiko berezko erakargarritasun hori.
Menchu Galek Irunen (Gipuzkoa), jaioterrian, ekin zion plastikari, eta bertan, Montes Iturrioz margolariaren dizipulua izan zen. Gero Parisera joan zen, ikasketak gehitzera, eta Madrilen jarri zen bizitzen. Han, Arteta eta Vazquez Diaz maisuengandik ikasi zuen, besteak beste, baina 1936ko Gerra Zibilak behartuta, berriz Frantziara atzerriratu zen.
Berrogeiko hamarkadaren hasieran, Espainiako hiriburura itzuli zen, eta La Escuela de Madrid izeneko hartan parte hartu zuen. Orduz gero, Mantxako eta jaio zen eskualdeko paisaiak izan ziren bere nortasun-ezaugarri, eta gerraondoko artista handietako bat bezala sendotu zen. Era berean, erretratuak eta bodegoiak ere ekoitzi zituen, eta haiekin, erakusketa ugari egin zituen mundu osoko Arte zentroetan eta museoetan: Gulbenkian Fundazioan, 1971n; Conde Duque Kultur Zentroan, 1990ean, eta Villa de Madrid Kultur Zentroan. Veneziako Bienalean ere hiru aldiz parte hartu zuen. Lehenengo emakumea izan zen Pinturako Lehen Sari Nazionala jasotzen; 1959an jaso zuen, “Arraiotzeko paisaia" obrarekin. Aitorpen artistiko hori mugarria izan zen bere arte-ibilbide distiratsuan.
Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen 2005ean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik, eta 2006an, Irungo Hiriaren urrezko domina, Jose Antonio Santano alkatearen eskutik. Irunekin izan zuen lotura etengabea izan zen; Irunekin eta bertako jendearekin eta ohiturekin, eta bertan eman zituen bere azken urteak.
Bere obrak bildumetan daude erakusgai, hala nola, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Madrileko Reina Sofia Museoan.