Hondarribiak defentsa garrantzi handia zuenez koroa espainiarrarentzako, bolboraz, buztinez eta gerrarako behar ziren gainerako gauzez hornitzeko agindua eman zuten Errege Katolikoek defentsa sendotu ahal izateko.
Hiriak zuen bolbora biltegietako bat da bolborategia, XVII. mendean egina. Harrizko eraikuntza da eta oin angeluzuzena du. Barruan harrizko ganga zorrotza ikus daiteke. 350 kintal bolbora jasotzeko gaitasuna zuen (Kintala = Espainiako masa unitate zaharra, 46 Kilo zituen. Gaur egun Kintal Metriko batek = 100 Kilo.).
Gaur egun hiri Harresiduneko interpretazio Zentroa da eta bertan ikus-entzunezko bat proiektatzen da. Hondarribiaren historiaren ikuspegi orokorra eta hirigune historikoko kultur elementu nagusienetan barrena paseo bat eskaintzen ditu ikus-entzunezko horrek.