Itsasoaren aurrean, Eugène Viollet le Ducek eraiki zuen Gaztelua 1864 eta 1879 artean.
Antoine d'Abbadie (1810 - 1897), benetako jakintsutzat hartua, geografia, astronomia eta ekialdeko kulturaren zale amorratua zen. Etiopiaren lehen kartografia egin zuen.
Euskal Herriaz maitemindurik zegoen eta euskararen eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua izan zen.
Arkitektura neogotikoko eraikin hau Erdi Aroko gazteluen moldekoa da, eta jabeak zuen ekialdearekiko grina nabari du (zientzialariak egin zituen bidaiek inspiraturiko dekorazioa, sinbologia afrikarrak ageri dituzten pinturak...).
Barrualdean astronomi behategi zaharra eta kapera ikus daitezke, bertan hilobiratua dago Antoine d’Abbadie.
Zientzien Akademiari eman zitzaion eraikin bikain hau.