Erakusketa honetan mundu osoko benetako tximeleten edertasuna eta koloreak ikus daitezke.
Irungo Udalak bilduma osoa erosi zion Manuel Aguiresarobe sustatzaile eta jabeari 2006an. Espainiako tximeleta guztiak Manuel Aguiresarobek berak jaso ditu. Gainontzeko lurraldeetako tximeletak mundu osoko kide eta erakundeekin elkartrukatuz lortu dira. Ale bakoitzak bere deskribapen fitxa du eta hantxe agertzen dira ezaugarri nagusiak. Tximeletaren ziklo biologikoaren inguruko dokumentala ikus daiteke bisitaldia osatzeko. Guztira 7000 tximeleta inguru daude ikusgai erakusketa honetan.
Erakusketak hiru atal ditu:
Lehenengoan dokumental batean, ikusleari tximeleten bizitzaren berri ematen zaio, tximeleten ziklo biologikoaren lau aldiak azalduz, beldarrak direnean gizakiaren interesentzat zergatik kaltegarriak diren eta tximeleta helduak loreen ernaltze gurutzatuan zer lan betetzen duen argituz, eta abar.
Bigarrenean Estatu Espainolean diren tximeleta espezie gehienak ikus daitezke, bakoitzak bere bizitzari eta ohiturei buruzko datu asko jasotzen dituen fitxa bana izanik.
Hirugarrenean, munduko beste tokietako tximeletak daude, eta hainbat mota exotikoren edertasun eta kolore paregabeak miresteko aukera izango du ikusleak.
Bisitak Manuel Aguiresarobek berak gidatuak dira.
Erakusketa jende ororentzat irekia da eta, bereziki, oso didaktikoa denez, eskola taldeei bideratua.
- Ordutegia - Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik-13:00era eta 16:00etatik-20:00etara. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
- Lekua: Larretxipi, 5 - Bajo 20304 Irun
- Telefonoa: 943 620 993 / 943 626 647
- E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.