Cabecera Interior

Irunen aurkitutako erromatarren garaiko hondakinak biltzen ditu museo arkeologiko honek, iturri erromatarrek aipatzen duten antzinako Oiassokoak, hain zuzen ere.

Alde honetako ondare arkeologikoa ezagutzera ematea eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia zer-nolakoa izan zen ezagutzeko eta ezagutzera emateko erreferentzia zentro bihurtzea du xede.

Antzinako Historiaren eta Arkeologiaren inguruko kultur jarduerak garatzeko espazioa ere bada Museoa.

Vasijas-romanas

Erakusketa Iraunkorra

Joan den mendeko 60. hamarkadaren amaieratik aurrera Irunen egiten ari diren aurkikuntza arkeologiko bikainen inguruan sortu zen Oiasso Erromatar Museoa. Egindako indusketetan aurkitutakoari esker, Oiassoko eguneroko bizitza erakusten duten bildumak ditu Museoak. Gehienak egunero erabiltzen diren objektuak dira, eta horietako batzuk ia alderik ez dute gaur egun erabiltzen ditugunekin alderatzen baditugu. Objektu xumeak dira, egungo ikuspegitik begiratuta erraz asko imajinatzeko moduko bizitzez hitz egiten digutenak. Hortxe dago, hain zuzen ere, Oiasso Erromatar Museoaren aberastasuna: denboran egindako bidaia ulergarria eta sinesgarria.

Museoak aukera ematen digu kaiaren aurkikuntza arkeologikoa eta gure garaiko I. eta II. mendeetan hirian izan zen bizia modu atseginean ezagutzeko, hainbat espazioren bidez, erromatarren munduak bertako gizartean izan zuen eraginaren berri izateko.

Era berean, bisita gidatuak egiten dira Santa Elena ermitara. Erromatarren garaiko hilerria aurkitu zen han, eraikin zehatzekin eta ehundik gora errauste-ontzi.

Honako hauek eskaintzen ditu Oiasso museoak:

:

  • Behin-behineko erakusketak
  • Bisita gidatuak eta gaikako ibilbideak ikasle eta familientzako
  • Tailer dinamizatuak
  • Ibilbide arkeologikoa tren erromatarrean
  • FICAB (Bidasoako Zine Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdia).
  • Web orria: www.irun.org/oiasso
  • E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.