• 30 urte edo gutxiago badituzu eta artista amateurra bazara, “Ibai izena duen herrialde bat” arte digitaleko lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu dezakezu.
•Lanak aurkezteko epea azaroaren 18an, astelehena, amaituko da.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Ibai izena duen herrialde bat” arte digitaleko lehiaketaren hirugarren edizioaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta azaroaren 18an dauka lanak aurkezteko muga.
2018az geroztik arte-sorkuntzako lehiaketak antolatzen ari dira Bidasoako Interpretazio Zentroko animazio-programaren barruan, herritarrek ingurumena eta ondare historikoaren babesa eta balorizazioaren sentsibilizaziorako tresna gisa, Bidasoako Interpretazio Zentroan (Iparralde hiribideko 63. Zenbakian dagoen Aduana Zaharreko eraikinean) erakusketak antolatuz eta gure lurraldearen aberastasun historiko eta naturala erakusten duen irudi-artxibo bat jasoz.
Aurkezten diren lan guztiek “mugaz gaindiko lurraldeko paisaia bereziak” dute nahitaezko erreferentzia. Honela, parte-hartzaileek Irun, Hondarribia eta Hendaiako herrietako lurralde-mugetako paisaia naturalak irudikatu ahal izango dituzte.
Nuria Alzagak, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzergoko Zuzendaritza Batzordeko ordezkariak adierazi duenez, “garrantzitsua da eskualdeko artista gazteenen lana sustatzeko apustua egin eta nabarmentzea”. Hemendik, parte-hartzera animatu nahi zaituztegu”.
Parte-hartzeko baldintzak
30 urte baino gutxiago baldin baduzu eta parte hartu nahi baduzu, arte digitaleko teknikak erabiliz, Bidasoa-Txingudio mugaz-gaindiko lurraldeko paisaia berdingabeak erreferentzia duen artelan bakarra aurkeztu dezakezu. Helburua gure lurraldea eta Irun, Hondarrribia eta Hendaiako udalerrien mugen barruan leku deigarrienak irudikatzea da.
Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.
Epe muga: 2024ko azaroaren 18ª
Informazio gehiago => Lehiaketaren oinarriak