2025eko martxoaren 21ean, Baionako EEI Kanpusak ekitaldi berri eta anbiziosua hartuko dugu : Mugaz Gaindiko Ingurumenaren Babeserako Haur Parlamentua (P.E.P.E.T). Proiektu hau, Pau eta Aturriko Unibertsitateko Mugaz Gaindiko eta Lurraldearteko Kooperazioko Masterreko (CTI) ikasleek sustatua, Mugaz Gaindiko eta Lurraldearteko Kooperazio Elkartearen (ACTI-ren) laguntzarekin, belaunaldi berriak ohiko ingurumen erronkei buruz kontzientziatzea du helburua, eta mehatxatuenetako eta preziatuenetako baliabide bati buruz haurrei hitza ematea : urarena.
Ikuspuntu pedagogiko eta parte-hartzailea:
Metodologia hezitzaile eta parte-hatzaile baten bitartez, P.E.P.E.T-ek mugako bi aldeetako ikasleak elkartuko ditu, Espainiako Arnéguy-Valcarlos eta Frantziako Plage d’Hendaye eskoletatik datozenak. Gazte horiek aukera izango dute ingurumenaren babesaren alde eztabaidatzeko, soluzioak proposatzeko eta konpromisoa hartzeko, ordezkari politikoak laguntzaile dituztela. Bertan izango dira, besteak beste, Alain Lamassoure, Europako diputatu ohia, Mathieu Bergé, Akitania Berriko kontseilaria, Mathieu Kayser, Biarritzeko Herriko Etxeko ingurumeneko ordezkaria ; Akitania Berriko Euroeskualdeko – Euskadi Nafarroa-ko ordezkariak eta Berako auzapeza, Josu Iratzoki Agirre.
Hiru faseetan egingo den proiektua:
Proiektu hau hiru jardunalditan garatuko da, haurreko parlamentario izateko eginkizunaren papera prestatzeko aukera izan dezaten:
1. Kontzientziazioa eta ikaskuntza:
Anglet Vert Ocean, Water Family eta Surf Rider Foundation bezalako ingurumen elkarteek parte hartuko dute eskola parte-hartzaile hauetan, uraren kutsaduraren arazoak ekosistemetan duen eragina azalduz eta hura babesteko irtenbideak azalduz, tailer didaktiko eta jolas moduko jardueren bitartez.
2. Parlamentuko eztabaidaren prestakuntza:
CTI masterreko ikasleek parlamentuaren funtzionamenduaren oinarrietan eta erabaki kolektiboen oinarrietan gidatuko dituzte haurrak. Ikasleek argudioak ematen, ideiak egituratzen eta uraren babesaren alde proposamen zehatzak azaltzen ikasiko dute.
3. Simulazio parlamentarioa eta ordezkari politikoekin elkartrukea:
Martxoaren 21ean, ikasleek tailer desberdinetan parte hartuko dute 10 :30etik 12 :30era, eta jarraian, simulazio parlamentarioa egingo dute, ordezkari politikoak aurrean direla.
Etorkizun jasangarri baten aldeko giza konpromisoa:
P.E.P.E.T oinarrizko uste sendo batetik abiatzen da: ura mugarik gabeko ondasun komuna da eta, bere babesa, guztion erantzunkizun partekatua da. Frantziako eta Espainiako haurrak kontuan harturik, proiektu honen kontzientzia ekologikoa ez ezik, elkarrizketarako eta lankidetzarako kultura ere lantzen du, gazte direnetik.
Proiektu hau, elkarte, hezkuntza eta erakunde publiko arloko kolaboratzaileen inplikazioari esker gauzatu da. Ikastetxe, elkarte eta ordezkari politikoek funtsezko zeregina dute ekimen horrek lurraldean benetako eragina izango duela bermatzen. Gazteenei hitza emanez, P.E.P.E.T-ek, sentsibilizazioaz gain, eztabaida publikorako gune bat eskaintzen die, non, beren kezkak eta proposamenak, bertako ingurumen-politikak egiten dituztenei helaraziz.
Komunikabideei eta publikoari deia:
Martxoaren 21eko ekitaldia irekia izango da hedabideak irudi esanguratsuak hartu ahal izateko : haur konprometituak, eztabaida sutsuak eta ordezkari politikoak belaunaldi berriaren hotsei adi. Irudi batek mila hitz baino esanguratsuago denez, merezi du ekimen honi difusioa ematea, beste lurralde batzuk antzeko ekintzak egitera animatzeko.
Gainera, une sinboliko batek markatuko du eguna : zuhaitz baten landaketa, ingurumenaren aldeko keinu enblematikoa eta belaunaldi berrien konpromisoaren testigantza zehatza dena. Ikasle, ordezkari politiko eta kolaboratzaileen batasuna betikotzeko une aproposa izango da hau, guztiek helburu berarekin : baliabide naturalak babestea etorkizunerako.
Horregatik, ingurumen- eta hezkuntza-gaiekin sentsibilizatutako guztiei proiektu hau jarraitzera eta babestera animatzen ditugu. Elkarrekin, Ingurumena Babesteko Mugaz Gaindiko Haurren Parlamentua susta dezagun, etorkizuneko belaundaldientzako konpromiso eredu gisa!