Cabecera Interior
  • Partzuergoak ADI BIDASOA topagunearen bigarren edizioa antolatu du, mugaz-gaindiko intereseko gaiak eztabaidatzeko topagunea.

bannerra kontsorzioa 2

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, ADI Bidasoa ekitaldiaren bigarren edizioa antolatu zuten martxoaren 22an Irun Factory-n, Bidasoa-Txingudiko Mugikortasunari buruz hitz egiteko.

Ekitaldi honen helburua, mugaz haraindiko lurraldeetan mugikortasun ohiturak eta beharrak azaleratzea eta partekatzea zen, eta batez ere, gaztediaren ohiturak eta beharrak ezagutzea.

Horretarako, Eluska Renedo, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) Zuzendariak hartu zuen parte, eta mugaz-gaindiko garraio publikoak jendearen eskura jarritako baliabideak azaldu zituen baita etorkizuneko joerak azaldu ere.

ADI BIDASOA 2

Bestetik, Junkal Cuadrado-k ere parte-hartu zuen, Europe Direct bulegoaren bitarez Erasmus+ mugikortasun proiektuetan, Europe Direct Bulegoaren bitartez, parte-hartu duen ikasleak. Proiektu horiei esker Europan zehar bidaiatu daiteke eta herri eta kultura desberdinetako gazteekin topaketak eta trukaketak egin.

Ekitaldi hau, elkarrizketa- eta proposamen-gune aberasagarria izan zen, harremanak sendotzeko eta iraunkortzeko eta mugikortasun-eredu eraginkorrago, irisgarriago eta ingurumenarekin errespetuzkoago bati begira iritziak, kezkak eta iradokizunak partzekatzeko.

Zehazki, hiriarteko mugikortasuna hobetzearen garrantzia azpimarratu zen, konexioak hobetu eta bidaiariei beren joan-etorriak planifikatu, erreserbatu edo ordaintzeko aukera ahalbidetuko zuen komunikazio eta informazio sistema bat eraikiz. Era berean, azpimarratu zen, hiriarteko mugikortasuna garraiobide alternatiboetan hobetzeko beharra, esaterako, bizikletena edo patinete-elektrikoena, mugikortasun sarea zabalduz edo erabiltzaileentzat segurtasun bermatuz.

ADI BIDASOA 1

Bidasoko Topaketak mugaz-gaindikotasunerako interes berezia duten gaiei buruz hausnartzeko proiektu soziokulturala da, eskualdeko udal-arloekin eta elkarteekin lankidetzan antolatzen dena.

Mugikortasuna hobetzeko proposamenak etorkizunean lan egiteko balioko dute, esaterako, 2025eko Mugikortasun Astean egingo diren proiektu eta ekintzetarako, edo beste topaketa batzuetan.