Cabecera Interior
  • Eskaera aurkezteko epea ekainaren 16an, 14:00etan amaituko da.

  • Guztizkoaren %90 arte diruz lagundu daiteke.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Hiruak Bat laguntzen laugarren deialdia jarri dute martxan. Deialdi honek aukera paregabea eskaintzen die eskualdeko herritar eta enpresei elkarrekin lan egiteko eta hiru hiriak barne hartzen dituzten proiektuak garatzeko, lurraldearen kohesioa eta garapen partekatua bultzatuz.

Nuria Alzagak, Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak, honela nabarmendu du programaren garrantzia: Laguntza hauek trampolin bat dira turismoa, hezkuntza, mugikortasuna edo gizarte arloa bezalako esparruetan mugaz gaindiko proiektuak martxan jarri nahi dituztenentzat. Ideia berritzaileak dituzten guztiei parte hartzera animatu nahi diegu.”

Laguntzen helburua

Hiruak Bat laguntzen xedea da Bidasoa-Txingudi eskualdeko hiru hirien arteko elkarlaneko proiektuak sustatzea, hiru hizkuntzak –euskara, gaztelania eta frantsesa– erabiliz eta Irun, Hondarribia eta Hendaian herritarren parte-hartzea bultzatuz. Helburua da gure lurralde mugakidea elkarrekin garatzeko ekimenak indartzea.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 16ra arte egongo da irekita, eta hiru hirietako edozeinetan helbidea duten norbanakoek nahiz erakundeek parte har dezakete. Dirulaguntzak proiektuaren gastu osoaren %90era arte estali ahal izango du, eta gehienez 12 hilabeteko epean gauzatu beharko da.

Nola aurkeztu zure proiektua?

Interesa dutenek eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bulegoetan (Ducoureau Jauregia, Hendaiako kalea 8, Irun) edo posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Epea: 2025eko ekainaren 16a, 14:00ak baino lehen.
Eskabide-inprimakiak formatu editagarrian jaso nahi izanez gero, mezu bat bidali behar da helbide horretara.

Ebaluazioa eta ebazpena

Aurkeztutako proposamenak Instrukzio Organo batek aztertuko ditu eta ebaluazio txostena aurkeztuko dio Zuzendaritza Batzordeari, zeinak funtsen banaketa erabakiko duen oinarriak kontuan hartuta, eta ebazpen-proposamena igorriko dio Lehendakaritzari. Behin onartuta, erabakiak jakinaraziko zaizkie hautatutako pertsonei edo erakundeei, proiektuaren garapena urtea amaitu baino lehen has dadin. Proiektuaren hasiera-data erantzukizunpeko adierazpen bidez jakinarazi beharko zaio Partzuergoari.

Aurreko edizioetako arrakastaren adibideak

Aurreko deialdietan hainbat proiektuk jaso dute finantzaketa, besteak beste:

 

  • BI ON BE: Bidasoa Txingudiko kirol-eskaintzarako plataforma digitala.
  • IRRATI IRISGARRIA: Antxeta Irratiaren webgunearen egokitzapena entzumen-zailtasunak dituztenentzat.
  • BIDAIA: Argia, soinua, abesbatzak eta orkestrarekin euskal historiari buruzko ikuskizun kulturala.
  • Pierre Loti eta Miguel de Unamuno mugan: 3 hitzaldi, Pierre Lotiren heriotzaren mendeurrenaren eta Unamunoren erbestealdiaren harira.
  • LE VÉLO EN TRANFRONTALIER: Bizikleta jaialdia, garraiobide iraunkor eta osasungarri gisa sustatzeko.
  • AURRERA: MUGAZ-GAINDIKO ENPRESAREN SAREA: Bidasoaren bi aldeetako enpresa eta elkarteen arteko harremanak sustatzeko ekintzak.

 

Aurten, Partzuergoak mugaz gaindiko lankidetza indartzeko proposamen berriak jasotzea espero du.

Dokumentua euskaraz eta gazteleraz deskargatzeko: Deialdia / Convocatoria

Dokumentua frantsesez eta euskaraz deskargatzeko: Appel à projets / Deialdia

Gipuzkoako Aldizkari ofizialeko iragarkia