Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Kirol Batzordearen bidez, kirol arloko mugaz gaindiko arazoei buruzko txosten juridikoa eguneratu du. Txosten hori duela hamar urte egin zen, eta tresna erabilgarria da arazo hauei aurre egin behar dieten pertsona eta erakundeek horiek konpontzeko.
Txosten honek aztertzen duen problematika kirol federatibo, amateur eta afizionatuan txapelketa nazionaletan EBko beste estatu kide batzuetako herritarrek parte hartzea mugatzen duten (oztopo administratibo eta burokratiko garrantzitsuak ezarriz) edo zuzenean eragozten duten klausulak eta baldintzak dituzten araudi ugari dagoela da.
Beste era batera esanda, federazioen araudiak trabak jartzen ditu nazionalitatea dela-eta kirol-jarduera gauzatzeko, batez ere kirol amateurrean eta saskibaloian eta futbolean, besteak beste.
Honen adibide da, Futbolaren kasuan, FIFAk eta, beraz, Espainiako Futboleko Errege Federazioak (RFEF) Espainian bizi ez diren adingabeak Espainiako kluben lehiaketetan inskribatzeko eskatzen duten dokumentazioaren zerrenda luzea (nazionalitatea espainiarra izan ala ez). Zerrenda horretan, besteak beste, dokumentu hauek daude: gurasoen kontratua eta Espainiako sostengu ekonomikoko dokumentazioa, Espainian erroldatzeko betebeharra, lan-baimena, etab.
Horrek traba egiten dio Europako kirolaren bidez integratzeko prozesuari, eta, gainera, europar herritarren oinarrizko eskubideak urratzen ditu. Gure mugaz gaindiko egoera kontuan hartuta, eskualdeko kirolariei eragiten die horrek.
Pertsona eta erakundeentzako tresna erabilgarria
Orain aurkezten den azterketa juridikoa tresna erabilgarria da kirola egitean mugaz gaindiko arazo mota horiei aurre egin behar dieten pertsona eta entitateei erantzunak eta irtenbideak aurkitzeko.
Partzuergoak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, duela 10 urtetik eskaintzen die zerbitzu juridikoa kirol-klubei. Esparru horretan egindako aurreko txostenak Hondarribia Saskibaloi kirol elkartearentzat edo Les Englantins de fĂștbol elkartearentzat egin ziren.
Txostenaren ondorioak
Txostenaren ondorioa da, alde batetik, federazioak Espainiako Konstituzioan jasotako lege eta itunetara egokitu behar direla, salbuespenik gabe, eta EBko kide diren herrialdeen kirol-esparrua nazioarteko lege eta itunetan eta Europar Batasuneko Itunetan (EBT, EBT, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna) eta Europar Batasuneko zuzenbidean oinarrituta dagoela.
Beraz, kirolari afizionatuek eta kirol ekintza guztiek Batasunaren Tratatuetako Printzipio, Eskubide eta Determinazioak bete beharko dituzte.
Horrenbestez, Kirol Federazioek eta arlo horretan eskumenak dituzten erakundeek kontzientzia hartu behar dute Europar Batasunaren esparruaz, Europako integrazio-prozesuaz, Europako Herritartasuna eratu eta onartzeaz, eta Batasuneko herritarrei dagozkien eskubideez. Horretan oinarrituta, beharrezko aldaketak egin behar dituzte kasuan kasuko federazio-araudietan, kirol-kidego juridiko bat eraikitzeko, antolamendu juridikoarekin eta Europar Batasuneko herritarrei onartutako eskubide eta askatasunekin bat datorrena.
Txostena gizartaratzea
Informazio hau zabaltzeko eta gizarteratzeko, Patzuergoa lanean ari da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, kirolaren arloan eskumena duen erakundea da eta.
Gainera, informazioa zuzenean bidali zaie eskualdeko 47 klubi, eta espero da kirolarekin zerikusia duten hainbat erakunderekin lanean jarraitzea informazioa zabaltzeko.
Deskargatzeko dokumentuak: