Cabecera Interior

• Ekitaldia astelehen honetan, hilak 23, ospatu da Hendaian

• SMARTMOBren helburu nagusia hiru hirien arteko garraio publikoaren erabilera sustatzea da

FOTO POLITICOS SMARTMOB

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, 2018an hasitako lurralde arteko SMARTMOB proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte. Ekitaldia astelehen honetan, hilak 23, egin da Hendaian, eta bertan, Bidasoa-Txingudi Partzuergoko presidente Jose Antonio Santanok, Kote Ecenarrok lehendakariordeak eta Hondarribiko alkateordea Juan Mari Altunaz gain, E-MOBASK proiektuko DBUSek, Ipar Euskal Herriko Garraioaren Lurralde Agintaritzak, Gipuzkoako Mugikortasuneko Sindikatuak ere parte hartu dute.

Ekitaldian, ticketing sistema elkarreragilea bultzatu duen E-MOBASK proiektuaren emaitzak ere aurkeztu dira. Aste gutxi barru, Iparraldeko garraio-sareko (Txik-Txak) erabiltzaileei aukera emango die Donostiako hiri-garraioko sarean (Dbus) Txik-Txak txartelarekin bidaiatzeko.

Garraio publikoaren erabilera bultzatzea

SMARTMOBren helburu nagusia hiru hirien artean garraio publikoaren erabilera sustatzea da, bai eskualdean bizi diren pertsonengatik, bai bisitatzen gaituztenengatik. Proiektua azken lau urteetan gauzatu da, milioi bat euroko guztizko aurrekontuarekin, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65era arte finantzatu du, 2014-2020 aldirako POCTEFAren esparruan.

Aurkezpenaren ekitaldian bertan, bi proiektuei buruzko gai teknikoak ere azaldu dira, hala nola bidaiarientzako informazioa, elkarreragingarritasunaren funtzionamendu teknikoa, elektromugikortasuna, langileen mugikortasuna... Eta E-MOBASK eta SMARTMOB proiektuen etorkizunari buruzko ondorengo eztabaidan, agerian geratu da beharrezkoa dela hainbat erakunderen artean lan egiten jarraitzea, bi lurraldeen arteko mugikortasun iraunkorra sendotzeko, egungo garraio-zerbitzuak ezagutuz, aztertuz eta hobetuz.

FOTO TECNICOS SMARTMOB

Hiru erakundeen arteko lankidetza

SMARTMOB ezarri da Bidasoaren bi aldeetan hiru hirien arteko mugikortasuna sustatzeko, eta, horri esker, Txingudi badiako lurralde arteko langileentzako mugikortasun iraunkorreko konponbideak ezartzeko eta beharrei erantzuteko tresnak garatu ahal izan dira.

Era berean, mugaz haraindiko mugikortasunari buruzko atari hirueledun bat garatu da lurralde arteko bidaiarientzat. Irunen, Hondarribian eta Hendaian bizi diren pertsonei eta bisitatzen gaituztenei, lurralde arteko mugikortasun-irtenbide guztiak ezagutzeko aukera ematen die.

Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak, azaldu duenez, “urteetan zehar, Bidasoa eskualdeko helburuetako bat izan da lurralde arteko mugikortasunaren erronka”. Halaber, Santanok nabarmendu nahi izan du Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak eta eskualdeko udalek elkarlanean egindako lanari esker, 2016an Hegobus martxan jarri zela, Bidasoaren bi aldeak lotzeko. "Balantzea ezin positiboagoa da; eta mugaren bi aldeetako bizilagunak garraio publikoan konektatzea errazten duen edozein ekintza berri albiste ona izango da beti", gaineratu du.

Juan Mari Altunak, Hondarribiko zinegotzia, adierazi duenez, “erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa da Bidasoaren bi aldeetako herritarrei ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzeko. Gaurko ekitaldi hau horren erakusgarri da. Hondarribiaren ezaugarriei erreparatuta, oso garrantzitsua da kontuan hartzea, adibidez, Hendaia eta Hondarribia itsasontziz lotzen dituzten zerbitzuak. Milaka bisitari daude Bidasoarekin lotuta, eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua argia dela esango nuke”.

Bestalde, Kotte Ecenarrok, Hendaiako alkateak, nabarmendu du “mugaz gaindiko mugikortasunaren erronken aurrean, SMARTMOB eta E-MOBASK proiektuak, Hendaye bazkide dutenak, mugikortasunaren ikuspegi berri, iraunkor eta adimentsu bat bultzatzen ari direla, erabiltzailea sistemaren erdigunean jarriz. Hain zuzen ere, Bidasoa-Sud Pays Basque lurraldean dagoen tokiz aldatzeko beharrari erantzuten dio horrek, eta erdigunea Txingudiko badia da (Hendaia, Irun, Hondarribia). Bi proiektuetako bazkideen elkarlanari esker, Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour (SMPBA), Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa, Hendaia, Irun eta Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza (ATTG), Donostiako garraio publikoko enpresa (DBUS) eta Nouvelle-Aquitaine Euskadi Euroeskualdearen laguntzarekin, erabiltzaileak hobeto informatuta daude eta mugaz gaindiko mugikortasuna errazten da!”