Hondarribiaren aurrekari historikoak.
Hondarribiaren aurrekari historikoak
Jaizkibel mendian eta haren inguruetan aurkitutako historiaurreko aztarnategiek aukera ematen digute Hondarribia orain del 5.000 urte baino lehenagotik populatua zegoela egiaztatzeko. Erromatarra izan zen lehen herrigunea. Halaxe erakusten dute hirian aurkitutako hondakinek eta erromatarren garaian itsasargiaren azpialdean, Erdikopunta aurkientzan, zegoen Asturiaga portu edo ainguratokiak. Wamba errege godoaren garaikoak (VII. mendea) dira lehen gotorlekuak. 1203. urtean, Gaztelako Alfontso VIII.ak sortzeko “Hiri Gutuna” eta “Villa” izena eman zizkion Hondarribiari. Orduz geroztik, hainbat pribilegio ditu hiriak Gaztelako erregeek emanak. Idatziz jasota ez egon arren, hizkuntzalaritzak aukera ematen digu hiriaren jatorrizko izena HONDARRIBIA (hondar ibia) zela baieztatzeko. Mugaldeko itsas portua zenez Hondarribia gotortu egin zuten eta hainbat erregek pribilegioak eman zizkioten itsas lapurren eta frantsesen erasoaldien aurrean biztanleak herria defenda zezaten bultzatzeko. Halaz ere, horrek protagonismo handia ekarri zion Frantziaren aurkako gerretan; horietan lehenengoa 1280. urtean, eta batzuetan garaile atera zen eta beste batzuetan garaitua eta arpilatua, 1894ko setioan, esate baterako.
Garaipenik garrantzitsuena 1638. urtean lortu zuen, Hogeita Hamar urteko Gerraren amaieran. Urtero irailaren 8an gogora ekartzen den garaipen hori Guadalupeko amari egozten zaio, Hondarribiko patroia hura.
Benetan gozatzeko lekua da Hondarribia, proposamen ugari eskaintzen baititu. Turismoa egiteko hiri gisa, enpresa bilerak egiteko lantoki gisa, historiaz betetako iraganarekin, haren lekuko fidel bertako harresiak, Kantaurialdeko hiri ederrenetakoa da, hiri modernoa, ondo zaindua, atsegina eta erosoa. Hiriaz, mendiaz, hondartzaz, ibiltzeaz, bertako jatetxe eta tabernetan gastronomia bikainaz gozatzeko lekua, xarma handia duten hoteletan atseden hartzeko, itsasoari eta itsas gizonei nahiz nekazal eremukoei begiratzeko, paseatzeko: bizitzaz gozatzeko azken batean. Zeure oporraldietarako aukera bikainak eskaintzen dizkizu Hondarribiak, asteburu eder bat pasatzeko eta baita enpresa bilerak egiteko ere. Ezagut ezazu, gaingiroki bada ere, haren historia, lehen datu historikoetatik gaur egunera arte. Ezagutu tradizioak, hiriaren iragana gotorleku gisa, dituen turismo baliabideak, gastronomia, arrantza eta nekazaritza sektoreak....
Hiri harresitua
Hondarribiko hiri-harresiaren PDFa hemen jaitsi dezakezu.
Leku interesgarriak
- Harresia
- Kale Nagusia
- Pampinot
- Juan Laborda kalea
- Apezpiku Kalea eta Plaza
- Gipuzkoa plaza
- Santa Maria Atea
Harresia
1203. urtean sortutako Erdi Aroko hiri gisa, hiri esparrua inguratuko zuen harresia izango zuen Hondarribiak. Harresi horren trazatuak hainbat handitze izan zituen hiri sarea bera handitu ahala. Erdi Aroko harresi horren trazatua izango zenaren landu gabeko kareharriz eginiko eraikuntza egiturak kontserbatu dira gaur egun, parroki elizaren kanpoaldean ageri diren hondakinak horren erakusgarri.
XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran obra handiak egin ziren gotorlekuan, muinoan bizi ziren biztanleak babesteko eraiki zituzten kuboak, baluarteak, babes erretenak eta zubi altxakorrak horren erakusgarri. Bi atetatik sartzen zen harresi barruko esparrura, Santa Maria atetik eta San Nikolas atetik, hain zuzen ere, eta zubi altxakor bana zeuden haien aurrean.
Gure egunetaraino iritsi diren egiturak dira Santa Maria Kuboa Erreginaren Baluartea, San Nikolas Baluartea, Santiago Baluartea, ez ordea Madalena Baluartea edo Bastioa, seguru asko egungo hiri sarearen azpian egongo baitira haren hondakinak. XVII. mendetik aurrera esparru gotortua handitu zuten, errebelinak eraiki baitzituzten, San Nikolasenena eta Guevararena, kontraeskarpaz gainera.
Kale Nagusia
Hauxe da Hiriko kale nagusia eta bertan daude eraikuntza berezienak ere. Aipatzekoak dira Udaletxea, Casadevante Etxea, barroko estilokoa (5. zenbakia) eta ZULOAGA ETXEA (8. zenbakia) Torre Alta Kondearen etxea, gaur egun udalaren jabetzakoa. Eraikin horretan daude hiriko Artxibo Historikoa, Euskadiko hoberenetakoa eta Udal Liburutegia. 4. zenbakian, berriz, beste eraikin bat LADRON DE GUEVARA Etxea, guztiz nabarmena adreilu beiratuzko fatxada izateagatik.
Pampinot Kalea
Benetan interesgarriak dira kale honetako etxe guztiak (XVI. mendea). Aipamen berezia merezi du Rameri jauregi edo etxeak (16. zenbakia), fatxada benetan ikusgarria baitu marrazki, moldura eta lore-laukiz apaindua. Rameri jauregia Francisco de Ibero institutuaren egoitza da eta etorkizunean beste kultur erakunde batzuk ere egokituko dira bertan.
Juan Laborda Kalea
Kale honetan dago Eguiluztarren Etxea, Juana Eroarena ere deitua. Tradizioak dioenez bertan hartu zuten ostatu Errege Katolikoen alaba Joana Eroak eta haren senarra Felipe Ederra artxidukeak 1502. urtean Toledora printze oinordeko izendatzera zihoazenean.
Apezpiku Kalea eta Plaza
Hondarribiko kalerik zaharrenetakoa da, izan ere, XVI. mendeaz geroztik ezagutzen da egungo izenaz. Mutur batean Palentziako Hiri Dorretxea dago, Etxebestenea ere deitua. Etxe honetan sortu zen Sevillako Artzapezpiku, Carlos V.aren kaperau eta Santa Teresaren babesle izan zen Cristobal de Rojas y Sandoval jauna. Jaiotetxearen aurrean, bere izena daraman enparantzan, Hondarribiko hiriak estatua bat eraiki zion bere seme ospetsuari.
Gipuzkoa plaza
Eguiluz etxearen aurrealdean dagoen igarobidetik iritsiko gara Gipuzkoa Plazara. Eraiki berria bada ere, xarma handiko lekua da, guztiz egokia kontzertuak eta ikuskizunak egiteko.