Cabecera Interior

Bidasoa-Txingudi: ezustekoz beteriko mugaz gaindiko lurraldea…

Nork ez du noizbait amets egin bi lurralde europar aldi berean bisitatzearekin, eta gainera, milaka urteko kultura bat ezagutzearekin?.

Eremu berdingabea da Bidasoa-Txingudi, itsasoa, mendiak eta ibaiak elkartzen dira bertan, hiru kultura eta hiru hizkuntza daude aldi berean, euskal kultura eta euskara nahiz kultura eta hizkuntza frantsesa eta espainiarra, eta handia eta bikaina da turismo alorreko eskaintza.

Mugaz gaindiko eskualde babestu honek jakin izan du bere natur eta historia ondare handia zaintzen, erromatarren hondakinak eta Erdi Aroko aztarnak nahiz mende hasierako eta neo-euskal moldeko arkitektura ageri dira kaleen apaingarri.

Itsasoaren eta mendien artean, primerako lekua da inguruko mendietan barrena txangoan ibiltzeko edo Badiako Bidea egiteko, landa etxeetan ostatu hartu eta landa ingurua hurbilagotik ezagutzeko, itsas kirolak egiteko, bertan dauden kanpin edo oporraldietarako gune ugarietan atseden hartzeko, edo erlaxatzeko, erosketak egin eta jaialdiekin gozatzeko, tradiziozko landa etxe edo luxuzko hotel batean ostatu harturik.

Turismo bizia, negozio edo hondartza turismoa, zeuk aukeratu… Bidasoa-Txingudi zain duzu…

Irun

Plaza Ensantxe

Historia eta gerra gatazkez betea, Frantziarekiko mugan egoteagatik, Bidasoa ibaiaren eta Aiako Harriaren, artean, paisaia ederrak eta kultura bikaina eskaintzen ditu hiri honek, kirolaz, aisiaz, atsedenaz edo gastronomiaz gozatzeko beharrezko baliabide guztiekin.

Gaur egun komunikabide gune garrantzitsua da Europarekiko, eta merkataritzak duen garrantziagatik eta Oiassogatik da nabarmena, XX. mende amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena, inolaz ere.

Hondarribia

Hondarribia ezagutzen

Vista aérea de Hondarribia

Estresa alde batera utzi behar da hiri honetan, hirigune historikoaren erdi-erdian Arma Plazako terraza batean, San Pedro kaleko edo Portua Auzoko terraza batean eseri eta denborari joaten utzi. Benetan atsegina da kaleko giroa ikustea pintxo batzuk jaten diren bitartean edo hiria argitzen duten eguzki izpi beroak sentitzea. Denbora ahantzi eta hirigune historikoan paseatzeko, terrazetan esertzeko eta hiriaren historia kontatzen duten txoko lasaiez gozatzeko gonbita egiten dizue guztiei.

Erlojua etxean uzteko unea da, marinel kutsuko kaleetan barrena ibiltzeko, edo Erdi Aroko kaleen arkitekturaren artean murgiltzeko eta hiriaren historia entzuteko haren harresien isiltasunaren bidez.

Historia, benetako altxorra

Hondarribiko harresiak, Wamba errege bisigodoaren garaian eraikia omen, jende ospetsua ikusi du eskualdetik igarotzen, Enrique V.a Gaztelakoa, Felipe Ederra, Juana Eroa, Karlos V.a, Luis XIV.a Frantziakoa, Maria Teresa infanta, Felipe V.a, Fernando VII.a edo Napoleon, besteak beste.

Hendaya

Euskal Herriaren bihotzean dagoen hiria

Hiru kilometroko hondartza, hondar finarekin, bi badia, Txingudi eta Loia, haurrek nahiz uretako kirol zaleek gozatzeko, gaztelu bat, 65 hektareago natur gunea.

Ongi Etorri! Opor ederrak pasa Hendaian!

Vista aérea de Hendaya

Arkitektura ondare xumea baina kalitatezkoa du Hendaiak. Kale guztietan ageri da euskal arkitektura. Bixintxo elizak, 1598. urtean eraikia hura, berekin ditu Lapurdiko elizen ezaugarri guztiak: fatxada zuria, soil samarra, eta barnealdean zurezko galeriak. Gaztelu Zahar pilotalekua dugu erdialdean, pilotari guztien topaleku. Bidasoa ibaiaren ertzean, berriz, Kaneta auzoan Pierre Lotiren etxea dugu, “Ramuntxo” nobelaren egilea hura, eta baita Vauban ingeniari ezagunaren gotorlekuaren hondakinak ere.

Euskal Kostalde osoko hondar fineko hondartza handiena du Hendaiak. Olatu handietatik Sainte Anne muturrak eta Higer lurmuturrak babestua, oso malda txikiko hondartza da, eta horrenbestez, Akitania osoan seguruenetakoa. Bertako ur lasaiek hondartzarako leku bikain bilakatzen dute Hendaia, oso baloratua familiarekin oporretan joateko.

Surfa egiteko primerako lekua da gainera. Gustu guztietarako olatuak daude, surflari hasi berrientzako nahiz adituentzako.

Historia

Gerra borroka nagusien artean, 1793koa da aipagarriena, urte horretan armada espainiarrak erabat suntsitu baitzuen hiria.

XIX. mendearen amaieran, lurralde arteko gatazkek jarraitu zuten, gerra gatazkak ez baziren izan ere. 1873. urtean, Bidasoaren bi aldeetako arrantzaleen artean liskarrik ez izateko, itsas geltoki bat sortu zen Hendaian (Pierre Loti, “Ramuntxoren” egilea izan zen hango komandantea 1891. urtetik aurrera) eta txalupa bat jarri zen ibaia zaintzeko. 1879ko martxoaren 30ean sinatu zen “jurisdikzio frantses eta espainiarraren mugarriztatzea Higer badiako uretan”.

1936. urtera arte, Irun eta Hendaiaren arteko mugaldeko zubian bidesaria ordaindu behar zuten pertsonek nahiz merkantziek.

Halaz ere, pixkanaka-pixkanaka lehia hori desagertu egin zen XX. mendean, en eta bereziki Espainiako gerra zibilaren garaian (1936-1939). Gatazkaren hasieratik, Irungo zaharrak eta haurrak hartu zituen Hendaiak; Faucigny printzesak 200 haur umezurtz edo gaixoen eskura jarri zuen Haizabia bere etxea...

Muga ez zen zabaldu 1948. urtera arte, eta data horretan zabaldu zen berriro Paris-Irun burdinbidea ere. Benetako ikurra!

Hendaiako Turismo Bulegora joatean aprobetxa ezazu hiriaren historia ezagutzeko.

Erakusketa iraunkor batek bost paneletan deskribatzen ditu Hendaiaren historiaren une gogoangarrienak.