Cabecera Interior
Peñas de Aia

Urumea eta Bidasoa ibaien artean gailentzen da Aiako Harria izeneko mendi itzela.

Edertasun aparta izateaz gainera, bere irudi berezia ezaugarri duela, interes handia du geologia mailan, Euskal Herriko granitozko mendigune bakarra baita eta lurralde honetako material zaharrena baitu.

Eremu natural honen barruan "Urdaburu-Añarbeko" mendialdea dago halaber, harizti eta pagadi handiek osatua. Bertan daude "Landarbasoko haitzulo" interesgarriak eta Añarbeko urtegian sortutako "ur-azala" ere.

Halaz ere, Aiako Harria ezergatik nabarmenarazi behar bada, bere faunagatik da. Endarako errekan oraindik diraute atlantiar izokinak -Urumea ibaian ere berriro sartua hura- desman piriniarrak eta bisoi europarrak. Esparru gainetik hegaldaka, berriz, saia eta sai zuria. Endarako goialdea inguratzen duten larreetan mirotz zuria bizi da eta harkaitzetan, berriz, haitz-enara, mendi-tuntuna eta harkaitz-zozo gorria.

Urdaburuko basoan basakatua eta orkatza egoten dira, Nafarroako auzo-mendietakoak biak ere. Beste ohiko hegazti batzuekin batera, mokolodi ikusgarria ere ikus daiteke, Euskal Herri osoan alde honetan bakarrik dagoena.

 

Ibilbideak

Aiako harria Ibilbidea 1

Ibilbidea 1

Informazio
gehiago

Aiako harria Ibilbidea 2

Ibilbidea 2

Informazio
gehiago

Aiako harria Ibilbidea 3

Ibilbidea 3

Informazio
gehiago

Aiako harria Ibilbidea 4

Ibilbidea 4

Informazio
gehiago