Cabecera Interior
Playa de Hendaya

3,5 kilometroko hondar finarekin, malda txiki batekin, Euskal Herriko seguruena da Hendaiako hondartza.

Bertako urek 24ÂșC-ko tenperatura hartzen dute uda partean, eta horrenbestez, leku pribilegiatua da espazioa eta segurtasuna nahi duten familientzat.

Hendaiako hondartzak hainbat erakargarri biltzen ditu modu orekatuan, bai surflari hasi berrientzako bai sentsazioak bilatzen dituzten adituentzako.

Hondartzan hainbat zerbitzu eskaintzen dira: denda eta etzaulkien alokairua eta hondartza klubak txikienentzako.

Hondartza zuzenean ikus dezakezu webcam bidez!

 

Zaintza

Udan egunero garbitzen duten hondartzaz gozatzeko gonbita egiten dizu Hendaiak.

Bainuzaleak zainduta daude ekainaren 15etik irailaren 15era, 11:00etatik 19:00etara jarraian:

  • Hondartza handia: 0033 - (0)5.59.20.01.57
  • Dunbak: 0033 - (0)5.59.20.02.14