Bidasoako padurak espazio garrantzitsuenetakoak dira, inolako zalantzarik gabe, ekologia mailan duten aberastasunagatik.
Plaiaundi- Jaizubiako parke ekologikoa
Europako padura egokienetakoa da eremu honetan sumatu diren 312 txori espezieetako batzuk ikusteko, iberiar penintsulan ikus daitezkeenen %60, hain zuzen ere. Eremu heze honetan oso ugaria da hegaztifauna, eskualdea Kontinenteko migrazio ibilbide nagusienetako batean dagoelako; horrexegatik, parkeko urmaeletan atseden hartzen dute espezie askok. Plaiaundi eta Jaizubiako padurak oneratutako padurak dira, lehen oso hondatuak baitzeuden gizakiaren erabileragatik. Ibilbide hauetan habitat guztiak ikus daitezke: ur gezako putzuak, larreak, basoak, aintzirak... Jende guztiarentzako egokiak diren oinezkoentzako ibilbide hauetan, gainera, azalpen panelak, etxolak eta dorreak aurki ditzakegu, fauna eta paisaia hobetu behatu ahal izateko.
Bidasoako padurak espazio garrantzitsuenetakoak dira, inolako zalantzarik gabe, ekologia mailan duten aberastasunagatik.
Plaiaundin, faunarentzako, eta bereziki, arrain, anfibio eta hegaztientzako babes, elikadura eta ugaltze eremuak dira urmael multzoa eta marea arteko eremua.
Txingudiko hegaztifaunaren aberastasunaren azalpena zera da, Europako Iparraldetik Iberiar Penintsularen Hegoaldera edo Afrikara doazen hegazti migratzaileak, bidean aurkitzen dituzten oztopo geografikoak baztertzeko, hauxe da, Pirinio mendikatea Ekialdean eta Kantauri itsasoa Mendebaldean, gure lurretatik igarotzen dira eta badian edo Bidasoako uharteetan gelditzen dira atseden hartu eta indarberritzeko.
Txingudiko Plan Bereziaren barnean dagoen jarduera enblematikoa da Plaiaundiko parke ekologikoa. Hiru balio berezi elkartzen dira haren egituraketan:
- Jolas balioa. Parkearen %50 medio akustikoak hartzen du, eta beste erdia berdeguneak dira, zuhaizti handiak eta aisiarako eremuak.
- Hezkuntza balioa. Bide eta ibilbide ekologikoen sarea sortu da eta hainbat behatoki ezarri dira toki estrategikoetan, eta horiei esker, hegazti espezie ugari ikus daitezke beren habitat naturalean. Natura interpretatzeko zentroa ere badago bertan.
- Balio ekologikoa. Urmael multzoa eta marea arteko eremua babes, elikadura eta ugaltze esparruak dira faunarentzako, eta bereziki hegazti, anfibio eta hegaztientzako. Beste jarduera eremu batzuk ere aurreikusten ditu Txingudiko Baliabide Naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziak.