1644. urtean eraiki zuten Santxo de Urdanibia jaunak bereziki aterpetxe-ospitale bat eraikitzeko utzitako dirutzari esker. Urdanibia Plazan dago.
Se halla ubicado en la plaza Urdanibia.
Oin laukizuzena eta hiru solairu ditu. Manposteria nagusi izanik silarria erabili zuten eskantzuetan, baoen inguruetan eta solairuen artean. Fatxada nagusian eta hormakonka batean Ama Birjinaren irudia aurkezten da. Hormakonka hau zutabe txikiekin dago apaindurik, eta gainean frontoi bat du.
Frontoiaren gainean Urdanibia etxearen armarria aurkezten da. Atzeko aldean eta beheko oinean arkuteria bikoitza erakusten du eta beste bi oinetan arku hirukoitz kareldunak. Eraikin osoa goitik behera berritu da. Egun Udal Euskaltegiaren egoitza da eta bertan dago halaber Mentxu Gal Erakustaretoa, inauguratu berri dena.