Irun - Hondarribia - Hendaye
Lurralde honek, egoera geografiko pribilegiatua osatzen du, Hondarribi eta Irun, Euskal Autonomi Erkidegoko parte izanik eta Hendaia, Akitania Berriko eskualdean kokaturik. Kultura baten bateratze gunea da, euskal kulturarena.
EMISIO BAXUKO EREMUA – MUGIKORTASUNA
EUSKAL HERRIKO HIRIGUNE ELKARGOA
2025eko apirilaren 1etik aurrera, Hendaiatik Tarnosera bitarteko kostaldeko hirietan zirkulazio-eremu bat mugatuko da. Informazio guztia hurrengo estekan kontsulta dezakezue.
Hori dela eta, lurralde horretan ibili behar izanez gero, Crit 'Air ziurtagiri-eranskailu bat erostea gomendatzen da, ibilgailuan erraz ikusteko moduan jartzeko, 1 eta 4 arteko zenbaki batekin. Zenbaki hori auto-modeloaren arabera esleitzen da, hurrengo estekan sartuta.